HISTORIA AURREA – HARPEAK
Oraingo proiektua: historiaurrea eta harpeak.
Luzi, Etiopian hatxeman zuten lehen gizakia da, Otsozelaiko harpeetan, urri undarra arte ikusgai da, gu ere joanen gira ikusterat!
Begira gai huntaz ikastolan egiten duguna…
– AMA IKASTOLA
Arkeologoen gisa, mihaketa lanetan ibili gira, ixipuekin arean diosauroak xekatuz. Hau 2 sartzetako taula lantzeko aitzakia izan da. Nun historiaurreko haurraren ipuina entzun dugu eta gure hitzekin arraidatzi.
– 1. ETA 2. MAILA
Hizkuntzan Asisko Urmenetaren “Sugea lilipean” lantzen ari gira. Ba omen dira leinuaren harpetik at bizi diren “bertzeak” izaki beldurgarriak haurrak jaten dituztenak. Oxa haurrak misterio hau argituko du ehiztari handien gisara…
-3., 4. ETA 5. URTEKOAK
Proiektuaren lehen astean hizkuntzan Uxue Alberdik idatziriko “Lur eta Amets Memoriaren ehiza” liburua landu dugu. Bertan, historiaurrean nola bizi ziren ikusi ahal izan dugu: bizitokia, bizimoldea, garaiko sendabelarrak… Horretaz gain, garai hartan neskei eta mutilei egozten zitzaizkien rolak hausnartu ditugu, eta egungo rolekin alderatu.
Zientzietan historiaurrearen aspektu ezberdinak landu ditugu taldeka. Ondorengoak izan dira landutako gaiak: kokapen orokorra, gizakien sailkapena, bizitokia eta bizimoldeak, tresnak eta armak eta ehiza eta janaria. Bitarteko ezberdinak aztertu ditugu eta ondoren egindako afitxarekin aurkezpen bat egin dugu ikaskideen aurrean.
-FRANTSES GELA
On a une affiche et on fait des activités et si on fait 3 activités on a une image de la préhistoire.
Quelles activités ? Lecture, écriture, jeux, conjugaison, grammaire.
L’affiche c’est nous qui l’avons décorée, avec nos mains parce que nous travaillons sur la préhistoire.
On a toujours des livres reliés au projet.
On fait aussi les ceintures à partir du cm1 cm2.