Liburuak

Gure hurrengo proiektu huntan liburuen mundu magikoan sartuko gira... ea zenbat kontakizun eta istorio aurkitzen ditugun!


Proiektuaren bukatzeko, LIBURUETXEA estrenatu dugu!

Ama ikastola

Hizkuntza

Liburua proiektu honetan, hizkuntza tailerretan:

  • Luisa eta soineko gorria liburua aipatu dugu.

  • Etxetik ekarri liburuak begiratu ditugu.

  • Grafismo ariketa bat egin dugu.

Etxetik ekarri liburuen artean, neurri eta forma desberdinetakoak badirela ohartu gira. Bestalde, orrialdeak paperezkoak ala kartoinezkoak direla ikusi dugu.

LIBURUA olerkia ikasi dugu, belarriak idek...

Axerien bisita ukan dugu, "Gizontxiren gose haundia" kondatu daukute.

 

Matematikak

Matematiketan, deskonposaketetan ari izan gira. Etxera eramaiteko deskonposaketa liburuxkak hasi ditugu.

Ertain eta haundiek, formografoekin marraztu eta mozketan/kolaketan ari izan gira.

Gure liburuxkak bukatu ditugu.

Etxean trebatzeko...

Beste

Bi jardueren artetik, kaderaren jokoa egin dugu. Kaau! Denek jokoan segitzeko gisan, kaderak kendurik, bata bestearen gainean jarri gira!!

Liburuetxearen apaintzeko mandalak margotu ditugu.

 

Ertainak


2.3.4. eta 5.urtekoak

Matematikak

Neurtzen arizan gira, pizuen, luzeren eta edukieren, hainbat tresna erabiliz.

Tresna batzuk inoiz ez genituen ikusi!!!

Untsa jostatu gira...

Begira!

Hizkuntza

Nanoliburuak!

Eta bai liburu ttipi ttipiak ere badira ... ipuin irringarri, hunkigarri zein tristeekin. Plazer handirekin ditugu denak irakurri.

Sukaldaritza

Ikastolako hurritzak hurrak ematen ditu! Hurrak bildu eta hur bixkotzak egin ditugu ikastolako haur guzientzat! Irringarri zen bixkotx barnean zenbait ezkur ere aurkitu ditugu ... Nork ditu ezkurrak bildu hurren ordez? Ez gira axeriak gero!

Artea

Liburu zaharrak erabili ditugu arte obren egiteko. Begiei tranpa egiten saiatu gira, zer diozue? Lortu dugu?