Eguberri hurbiltzen da eta emozioak airean dira... Aurten aldiz, ez gira soilik gure xokoan geldituko. Réunion, India, México, Argentina, Japonia, Afrika eta Pragako ohitura eta kulturak ezagutuz... munduko eguberriak ere biziko ditugu! Eguberriko ikusgarria Iritsi da eguna... azken asteetan ikasi ditugun kultura, kantu, dantza eta janariak erakutsiko dizkiegu lagunei....
Eguberri hurbiltzen da eta emozioak airean dira... Aurten aldiz, ez gira soilik gure xokoan geldituko. Réunion, India, México, Argentina, Japonia, Afrika eta Pragako ohitura eta kulturak ezagutuz... munduko eguberriak ere biziko ditugu!
Eguberriko ikusgarria
Iritsi da eguna... azken asteetan ikasi ditugun kultura, kantu, dantza eta janariak erakutsiko dizkiegu lagunei. Ikusten duzuenez bertako jantziekin mozorrotu gira eta baita bertako janari goxoak sukaldatu ere!
Réunion uhartea
Mexiko
Praga
India
Japonia
Argentina
Afrika
Ama ikastola
Neurrien araberako sailkapenetan ari izan gira: lehenik kolorezko arkatzak ordenatuz, gero orezko izaia eginez eta azkenik paper banala ala hirukiak ordenatuz eta kolatuz.
Olentzeroren Malutak ipuina entzun ondoan, gure opariaren barnean atxeman duguna marraztu dugu.
Konstelazioen irakurketan trebatzeko, dadoa bota eta dagokion punpula kopurua gure izaian eman dugu.
Algoritmoetan hasi gira objektuak erabiliz.
Gure apaingarria aitzinatu dugu.
Hizkiak ordenatuz, ZORIONAK idatzi dugu. Huna gure lana finiturik!
Ertainak
Argentina
Taldeka bildu gira, adinak nahas, munduko eguberrietan prestatzen hasteko. Hona hemen Argentina taldeko argazki batzuk, gomitak eta bandera eginez hasi gira...
2.3.4. eta 5.urtekoak
Eguberriko kantuak ikasi ditugu, 18 gauean herrian kantatuko baititugu, Olentzeroren deitzeko.