Eraikuntzak

Ama ikastola

Egungo tailerretan:

Kaplekin eraikuntzak eraiki ditugu.

Formografoarekin etxeak eraiki ditugu.

Etxe berezi batzuen izenak asmatu ditugu.

Hortzetako zotzekin modeloak segituz ari izan gira eta gure izenak idatzi ditugu.

Hiru txerrikumeen ipuina entzun ondoan, etxeak materia desberdinekin osatzen hasi gira.

ERAKUSKETA

Gure sentimenduen etxea bukatu dugu! Lau leiho dira eta leiho bakoitzaren gibelean sentimendu bat atxemanen duzue!!

Ertainak

Egun marra horizontalak eta bertikalak ikasi ditugu. Horiek erabiliz etxe bat marraztu dugu.

ERAKUSKETA

Material desberdina erabiliz Paisaia bat eraiki dugu 3 dimentsiotan. Begira ze politak!

Handiak

Eraikuntzak egiten hasi gira. Horretarako, eraikuntza desberdinen maketak eginen ditugu.

Hizkuntzan, 2 eta 3. urtekoek Erraldoi xuria itsasargiaren ipuina landu dugu, bakoitzak gure liburu ttipia osatu dugu, etxen berriz irakurtzeko...
4 eta 5. urtekoekin deskribapena landu dugu, eraikuntzena, lekuena, eta pertsonena.

Nire aitaren etxea kantua ikasi dugu!

ERAKUSKETA

Artean, munduko herriak, arkitektura ezberdinak ikusi eta aipatu ditugu.
Talde ttipika gure herriaren arkitektura adostu dugu, etxetik ekaiak ekarri ditugu eta gure herria eraiki dugu!
Maketa guzien erakusketa ostiral huntan jangelan 4:30tarik goiti!

Eta erreza izan ez den arren... eraikuntza desberdinen maketak egin ditugu. Gero haien aurkezpena egin dugu erakustetan. Ikastola huntan badira artistak!

Herrialde desberdinetako etxe motak ezagutu ditugu, bakoitza bere bitxikeriekin... gauza aintz ikasi ditugu eta erakustetan gure jakintzak konpartitu ditugu besteekin!