Baratzea

Proiektu berri honetan, ikastolako baratzea berriz eginen dugu. Larunbatean, burasoek lan eguna antolatu zuten, 24 m2-ko belar eremuan baratzea antolatuz. Bertan, barazki eta fruitu desberdinak erein eta landatuko ditugu.

Emaitza begira ezazue Emoji Zer lana !!!
smart
smart
smart
smart
smart

 

Ama ikastola

Matematika

Zirkuluak haundienetik ttipienera emanez,lore koloretsuak egiten hasi gira.

Gero, egiazko loreekin gure eskulana osatu dugu

eta gelan lotu apaintzeko!

Baratzeko mahain jokoan ari izan gira.

Mozketa ariketa bat egin dugu, sarearen osatzeko.

Gaur, marrak egin ditugu sarearen inguruan, horien bukatzeko.

Bestalde, sagarrak eraikitzen hasi gira, lerroen gainetik ahal bezain xuxen moztuz!

Sagarrak bukatu eta zintzilikatu ditugu.

Hizkuntza

Gelaren apaintzeko barazkiak moztu eta tindatu ditugu. Haien izena ordenagailuz idatzi dugu.

MELOINA hitza berriz osatu dugu, hizkiak ordenatuz.

Perrexila erein dugu pote ttipietan eta ondoko egunetan obserbatuko dugu...

Egun gure poteak etxera eramanen ditugu gure perrexila sponetan zaintzeko. Begiak xorrotx itzazue eta begira...

Egun, egutegia egin dugu, perrexila noiz ureztatu jakiteko!

Asmakizun motzak idatzi ditugu eta ttipieneri asmarazi.

 

Salda kantua ikasi ondoan, kantua apaindu dugu.

Biper handietan haria pasatu eta idazkera desberdinen ezagutzan trebatu gira.

Ordinagailuz idatzi dugu.

eta gure lana bukaturik...

 

Ertainak

Handiak

Baratzea, burasoek prestatu dute eta guk beteko dugu, zainduko, egunez egun.

Huna proiektu huntan landuko dugunaren afitxa : (argazkia)

Hizkuntzan eta artean bakitzak bere gustoko barazkiaren taula botanikoa eginen du urratsez urrats... gero etxera ekartzeko sukaldearen apaintzeko... (argazkiak).

Kantu bat ikasi dugu :  Mairu baratzetan, Olatz Zugastirena

perkusioz laguntzen dugu, horretarako erritmoaren irakurtzen ikasten dugu!

Eta flauta joiten ere saiatzen gira ikasten (argazkiak)!

Laster arte berri gehiagorentzat!!!