Fantasia

Aurkezpena

Lanbideen munduan murgildu ondoan, gure irudimenaren askatzeko momentua jina da. Nola? Fantasiaren mundura bidaiatuz!

Giroan murgiltzeko huna Eñaut Elorrietaren Fantasia kantua! hemen klikatu

Ama ikastola

Hizkuntzan, Urdintxo eta azken adarbakarra ipuinetik abiatuz, jarduera desberdinak egin ditugu.

“Txoria nintzela” kantuaren ikasten hasi gira (hemen klikatu entuteko).

Laster gure eskulanak ikusiko dituzue !

Loto berezia egin dugu.

Grafismo ariketetan ari izan gira,

baita gure ipuineko irudiak kronologikoki antolatzen ere bai.

Frantsesa

2, 3, 4 eta 5. urteak

Hizkuntzan, Hodeietan liburuaren azala eta kontrazala ikertu ditugu.
Asmatu dugu ipuineko protagonista mutiko bat dela, badituela xakur bat eta xori bat, bere gelan bizi direla armairu banatan.
Ipuinaren segida irakurri arau kontatuko deizuegu! Laster arte!
Xabier Leteren Ni naiz kantuaren ikasten hasi gara, entzun eta ikasi!

(kantua entzungai)

Eta gero bakoitzak gure Ni naiz olerkia idatzi dugu, karta batzuetako irudiak erabiliz…
Gero mandala handi bat marraztu dugu kartoinean eta hartan gure olerkia txertatu.
Begira emaitza pollita!
Ikaro ipuin fantastikoa irakurri dugu, pertsonai nagusia xori bilakatzen den haur bat da, zinez fantastikoa!!!
Binaka “kreatura” fantastiko bat hautatu dugu, honi buruzko informazioak irakurri ditugu, eta aurkezpen afitxa batzuk egin ditugu erakusketarako, begira!

Proiektuaren bukaera

Azaroaren 25ean bukatuko dugu proiektu hau, erakusketarekin,
zatozte ikastolara ostiralean 4:30tarik goiti gure lanen hurbiletik begiratzera!!!
Eta huna argazkiz gure erakusketa!