Proiektu huntan itsaso zabalean murgildu eta ur tantek xipristinduko gaituzte... eta gutxiago ez balitz, Donostiara joateko parada izango dugu! Egiazko baleontziak eta arrain harrigarriz beteriko akuariumak ezagutuz ... Hizkuntza Ortzadar arraina ipuinaren lantzen hasi gira Pirritx eta Porrotxen marmoka kantua ikasten ari gira https://youtu.be/-8aiff-5w-o Matematika Supiztekoekin ari izan gira,...
Proiektu huntan itsaso zabalean murgildu eta ur tantek xipristinduko gaituzte... eta gutxiago ez balitz, Donostiara joateko parada izango dugu! Egiazko baleontziak eta arrain harrigarriz beteriko akuariumak ezagutuz ...
Ama ikastola
Hizkuntza
Ortzadar arraina ipuinaren lantzen hasi gira
Pirritx eta Porrotxen marmoka kantua ikasten ari gira
Matematika
Supiztekoekin ari izan gira,
baita kolorezko ponpoinekin ere.
Zenbakien ezagutzan trebatu gira.
Arrainak kutxeb barnean, kanpoan, gainean, azpian... ezarri ditugu; lastoekin mugiaraziz.
1.urtekoak
1, 2eta 3. urtekoak elkarrekin oihanera joan gira. Bertan itsasoari buruzko sorkuntzak egin ditugu atxematen genituen gauzekin
1. urtekoak: Uraren zikloa zer den eta nola eğiten den ikisi dugu
2.3.4. eta 5.urtekoak
2. eta 3. urtekoak
Gu hizkuntzan deskribatzen trebatu gira, leku deskribatzen eta gero pertsonai deskribatzen,
laster gure buruak filmatuko ditugu...
4 eta 5. urtekoak
Itsasoa gaitzat zuten hainbat liburu irakurri ditugu libreki : eleberriak, komikiak eta dokumentalak... (argazkia)
Ipuin baten arrakontatzen trebatu gira, eta laster gure buruak filmatuko ditugu guk ere!
Zientzietan itsasoko animaliak deskubritu ditugu, bakoitzak bat hautatu dugu, marraztu eta gero haren aurkezpena idatzi.
Animalien sailkapenak nola egiten diren ikusi dugu, eta ondotik bakoitzak gure sai egokian kokatu dugu,
laster gure erakusketa ikusgai izanen duzue! (argazkia).
Lurraren babestearen garrantziaz ere arizan gira, laster Lurraren xuxurla txontxongilo ikusgarria ikusiko dugu, ikusgarriko kantua ikasi dugu, entzun nahi duzue?