SARTZEA

Ama ikastola

Ikasturtea birziklapena aipatuz hasi dugu. Zoin dira ikastolako zikinontziak? Nun da konpozta haundia? Nora botatzen dira hondarkin desberdinak?

Hona gaia aipatzen duen kantu bat : hemen klikatu

Itsasoko kutsadura aipatu dugu eta horren ttipitzeko, saihesteko zer egin ere bai. Marrazki batekin irudikatu dugu.

 

1 eta 2. urtekoak

IKASTOLA hitza oinarritzat hartuz, olerki bat asmatu dugu.

 

3, 4 eta 5. urtekoak

Urtea hasi dugu kantu berri batekin : Ikastolen ereserkia
Entzun eta kantatu! (hemen klikatu)

Usaiako kantuak ere berriz eman ditugu ikaste giroan sartzeko,
Alfabetoa, Alferraren astea, Hilabeteak, A E I O U...

Bestalde gelan kadera berri batzuk baditugu, guhaurek muntatuak urratsez
urrats, so egizue nola!

Ikasten dugunaren mozki aipatzeko...
*Haurren eskubideak eta eskubide hauen errespetua munduko herrialde
ezberdinetan (hemen klikatu)
*Naturaren zaintzea (ala xahutzea), liburu irringarri batetik hasiz :
azalaren irudia, egunerokoan egiten ditugun gauza
ttipien inpaktoaz ohartzeko.