Hizkuntzan, Hodeietan liburuaren azala eta kontrazala ikertu ditugu.
Asmatu dugu ipuineko protagonista mutiko bat dela, badituela xakur bat eta xori bat, bere gelan bizi direla armairu banatan.
Ipuinaren segida irakurri arau kontatuko deizuegu! Laster arte!
Xabier Leteren Ni naiz kantuaren ikasten hasi gara, entzun eta ikasi!
(kantua entzungai)
Eta gero bakoitzak gure Ni naiz olerkia idatzi dugu, karta batzuetako irudiak erabiliz…
Gero mandala handi bat marraztu dugu kartoinean eta hartan gure olerkia txertatu.
Begira emaitza pollita!
Ikaro ipuin fantastikoa irakurri dugu, pertsonai nagusia xori bilakatzen den haur bat da, zinez fantastikoa!!!
Binaka “kreatura” fantastiko bat hautatu dugu, honi buruzko informazioak irakurri ditugu, eta aurkezpen afitxa batzuk egin ditugu erakusketarako, begira!