Eskulanetan, tindua, orea eta paper magikoa egin ditugu!
Munduaren ezaguntzan, esperimentu desberdinak egin ditugu. Paper xuria koloreztatuz, izotza hunki gabe uretik ateratuz!
Proiektu bukaera
Proiektua ederki bukatzeko, Tor magoa Artetxera jin zaigu.
1 eta 2. urteak
Afitxa desberdinetatik abiatuz, afitxa guziek amankomunean dituzten informazioak zerrendatu eta gure afitxak sortu ditugu.
Bestalde, Magia elurpean albuma landu dugu eta Barttolo magoaren magia deskubritu dugu.
3, 4 eta 5. urteak
Hizkuntzan ura ixuririk eta Magia elurpean ipuinak landu ditugu. Kaiera ttipiak egin ditugu.
Xorieri mintzo zen kantua ikasi dugu.
Historian Gandhiren bizia aipatu dugu, magia egin baitzuen arrazakeriaren aurka.
Zientzietan fenomeno natural magikoak ikusi ditugu.