IZADIA ZAINDU

Lurra, sua, landareak, harria, ura, eta airea

Izadiko sei osagai hauek hurbildu ditugu, ibiladi bat egin dugu, ikusteko eta argazkien hartzeko, ikastolan osagai bakotxarentzat kolore eskalak egin ditugu, aztertu ditugu, eta marraztu gure moldean.

Huna adibidez landaredia taldearen lana argazkitan, Basarea elkarteko lagunekin egina :

art1   art2   art3


Ekainaren 18an, « Arberoa estilo askea » gure ikusgarrian, omenaldi bat egin nahi izan dugu izadiari !


Azkenik EHZ festibaleko brigada berdeei lotu gatzaie, izadia zaintzeko egin daitekeen guziaren aipatzeko.

Ikastola inguruetako bazterrak garbitu ditugu, lurrerat botatuak izan ziren hundarrak bilduz…

art5

Festibalean izan gira zikinuntzi ezberdinen ezartzen, ingurumenaren errespetuarentzat egina izanen zenaren ikusten eta hautsontzi batzuk egin eta eskaini ditugu han akanpatzen zuten gazteentzat, eta 3 egunez festibalean egon gira ingurumenaren errespetuari buruzko mezuak dituzten gure pegatinen banatzen !

Baita gure aitamekin larunbat eta igande goizeko garbiketetan parte hartzen !!

g

hjgss

qrg

 

 

Zuek ere izadia maita eta zaint ezazue !!

Izadia, gu denak gira !!

Opor goxo goxoak pasa eta heldu den sartze arte !