LANBIDEAK
Orain hasten dugun proiektua, 3 asterentzat : lanbideak ezagutu!
– 3., 4. ETA 5. MAILAKOAK
Irunberriko Arangoiti ikastolako lagunekin Donamartiriko bi lanbideren ezagutza egin dugu. Izan gira herriko laborari bikote baten ikusten, milesker Felipe eta Emilie zuen harrerarentzat!
Eta herriko Lasaga mekanikaria bere lantokia bisitarazi dauku, milesker!
Karia hortarat Euskal irratietako Joneren bisita ere ukan dugu eta erreportai pollit bat egin dauku irratian. Laster arte Jone!
Gure esploratze lanean segitzen dugun bitartean, hitzordua emaiten dautzuegu gure lanbideen foroan, azaroaren 25ean, aratsaldeko 2:15etarik 4:30ak arte, parte hartu nahi baduzue jakinaraz helbide huntarat idatziz: arberoakoikastola@gmail.com
Zuen parte hartzea baliosa da guretzat, gure foroa ahal bezain aberatsa eta zabala izan dadin. Milesker aitzinetik!
– AMA IKASTOLA
Ama ikastolan “Natxo otxoko” ipuina landu dugu, Natxok lorezaina izan nahi du handituta,eta aita kexu du ihiztaria izaitea nahi baitu!
Eta guk zer izan nahi dugu handituta?
Lanbide ezberdinak ikusi eta identifikatu ditugu ere.
– 1. ETA 2. MAILAK
Ikasi dugu haurrek eskubideak baditugula eta hauetan lehena dela HAURRA IZAITEKO ESKUBIDEA!
Eskubidea dugu ere ikasteko, eta beraz ez lan egiteko, munduko haur batzuk gaurregun lan egiten dute!!!
Kantu bat ikasi dugu lanbideeri buruz, entzun ezazu!
-FRANTSES GELAN
Pendant le projet sur les métiers, les CM1-CM2, nous avons travaillé sur les intelligences multiples. Nous avons vu que nous étions tous intelligents et que nous avions tous les 8 multibrios en nous. Le 20 novembre c’était la journée des droits des enfants, nous avons vu que des enfans travaillaient dans le monde.
– FOROA
Gomitatu genituen burasoak foroan parte hartzeko, haien lanbideen ezagutzeko. Lanbide desberdinak ikusi genituen: itzultzailea, xahar artatzailea,hegazkin pieza egilea, ondarkin kudeatzailea, helikoptero motore aditua, sozial arloan lanbidea, mahasti zaina eta erakaslea.
Lanbide bakoitzean zer egiten duten, zer maite duten eta zer ez duten maite, zonbat irabazten duten, lan tokia… galdegin dugu.