Ikastolan, elgarrekin gira ikasle, irakasle eta laguntzaileak, elgarrekin goxoki izaitea dugu helburu.

Egunerokoan, lantzen dugu gure arteko harremana, elgar ulertzen eta elgarrekin bizitzen ikasten dugu.

DSC01056DSC01058DSC01059DSC01060

 

 

 

 

 

 

 

DSC01062DSC01054DSC01055DSC01053

 

 

 

 

 

 

 

DSC01052DSC01051

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ARARTEKARITZA

Kalapitak direlarik, arartekaritza kartak erabiltzen ditugu, 4 urratsak segituz. Bukaeran idazki bat betetzen da adostu denaren aztarna baten ukaiteko.

DSC00695DSC01050

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BILTZAR BOROBILA

Arartekaritzaz bestalde, kalapitan edi arazoen lantzeko; biltzar borobilak ere egiten ditugu. Hauen funtsa elgarren arraformulatzean eta entzutean datza.

Ondotik idazki bat betetzen da adostu denaren aztarna baten ukaiteko.

Biltzar ondoan, idazki hori berriz begiratzen da.

 

ELKARBIZITZA SAIOAK

Gelan, ikasgai gisa ere lekua badu elkarbizitzak, ipuin ezberdinen inguruan lantzen baita.

 

 

 

Adibidez aurten, lan bat eramana izan da indarkeriaren inguruan 1. urteko ikaslekin, abiapuntutzat hartuz “Neu naiz indartsuena” liburua.

 

Handienekin mezu baten entzuteko 4 molde badirela ikasten dugu, eta hauen artean hautua badugula!

 

Batzutan adinak nahas, irudi batzuk lagun adibidez, gai batzuen inguruan gogoetatzen dugu: errespetua, bakartasuna, laguntasuna…

 

Ostiral guziez, astearen bukatzeko, biltzarra egiten dugu, kalapitak aipatu nahi dituztenak talde ttipietan biltzen dira, besteak talde handian gelditzen dira, elgar eskertzeko eta asteko momentu goxoen ospatzeko.

Komunikazio Ez Bortitza da gure oinarria, irakasle talde osoak ikasten duguna, eta pratikatzen hilabetero.

Burasoak ere gomitatuak dira komunikazio tailer batzuetan parte hartzerat, Faber Mazlish edo KEB.

 

DSC01067DSC01065DSC01064DSC01066DSC01068DSC01063

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ESKERRAK

Astean behin eskerren egiteko lekua segurtatzen dugu, eskerrak beste bati; gure buruari edo biziari!

 

 

Berrikuntza!

Aurten, biltzar borobilak burasoekin ere esperimentatzen ditugu. Kotizazio sistemaren inguruan diren ezadostasunak argitu nahi ditugu, elgar ulertuz!

Formakuntza bat eman digutu Nathalie eta Dieudonné Dard-ek gai hunen inguruan.

Gehiago jakiteko: http://cerclesrestauratifs.org/wiki/Accueil

 

Ikastolaren 10 urteen karietarat justizia “berreraikitzailearen” inguruko asteburu bat antolatzen dugu, maiatzaren 18 eta 19 an.

Donoztirin iraganen da, “Les fous du village” gunean.

Ostiral gauean hitzaldi bat izanen da 8:30tan eta larunbatean ikastaldia 9tarik 5ak arte!

 

 

ELGARREKIN JOSTATU SAIOAK

Elgar ezagutzeko eta elgarrekin partekatzen ikasteko joko saioak antolatzen ditugu.

Ostiralean, 2. eta 3.urtekoek 5 tailer antolatu dituzte plazan, beste ikasle guziek, adinak nahas; elgarrekin gozatzeko!!!