PERKUSIOA-BATUKADA-IHAUTERIAK
Urtarrilaren 23an proiektu berrian sartu gira, otsailaren 25an ihauteriak izanen dira eta karia hortarat plazan batukada-toberak emanen ditugu.
-
AMA IKASTOLAN
Matematiketan, kopuruekin segitzen dugu, musikariak eta musika tresnak baditugu, orkestrak ez dira beti orekatuak, musikari gehiegi edo musika tresnak eskas?
Ikasten dugu kopuruen erkatzen…
Eskulanetan marakak egin ditugu irrisa, gometx eta poteekin!
-
1. ETA 2. MAILAK
2. ziklokoek erritmoaren irakurtzen ikasten dugu, perkusio tresna ezberdinak joz.
Bestalde musika tresnak 3 familitan sailkatzen direla ikusi dugu, eta hauetarik bat dela perkusioena.
Ikusi dugu perkusioak ere azpi familietan sailkatzen ahal direla!
Begira
-
3., 4. ETA 5. MAILAK
Hizkuntzan, bakoitzak Euskal Herriko pertsonaia bat hautatu eta pertsonaiari buruzko aurkezpentxo bat egin du. Besteek bitartean, arretaz entzun eta pertsonaiaren izena eta herria idatzi behar zituzten, ondoren hizki sopan aurkitzeko.
Artean, urezko edalontziekin xilofonoak egin ditugu. Basoetan ur-kopuru ezberdina emanez ikusi dugu soinu ezberdinak egiten ahal direla. Entseatu gira ahal bezain bat nota egiten eta hauetako bakoitzari kolore ezberdin bat eman diogu koloratzaile begetalarekin. Gero burdinezko goilararekin jostatu gira.
Euskara da Euskal Herri (Cup song)
Handienak, trebatzen ari gira ihauteriko ikusgarriko, zaila da basoarekin erritmoa joitea eta betan kantatzea!!
Zer diozue?
-
IHAUTERIAK