TTIPI TTAPA KORRIKA
Asteburu huntan pasatu da KORRIKA Nafarrotik eta Benafarrotik.
Larunbatean, zonbeit familia elkarturik, Irunberrin izan gira, Arangoiti ikastolako lagunekin, haien kilometroaren egiterat. Aitamek hango ikastola bisitatu dute eta harrituak ziren, nork daki behar bada ideiak hartu dituzte…
Ondotik astelehen goizean, 5:27tan Donamartirin laster egin dugu! Eta asteburu huntan nor norat joanen da?
Anartean, astean behin, taldeka, EHko probintzieri buruzko erakusketa prestatzen dugu. Heldu den astean ikusiko duzue.
– AMA IKASTOLA
“Bakoitzak bere mezua” ipuina kondatu dugu, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen panpinekin. Korrikako “Txis pun” kantua ikasi dugu.
Bestalde, munduaren ezagutzan Donamartiri herriaren planotik hasi eta maketara pasa gira. Horretarako, hastapenean, herriko eraikinen eta paisaiaren argazkiak egin ditugu, eta plano batean kokatu.Gero, argazkitan hartu ditugun eraikinak, marrazkitara pasaturik apaindu, moztu eta gure maketa osatu dugu.
– 1. ETA 2. MAILAK
Euskal Herriko zazpi herrialdeak landu ditugu eta ondoren, beraien armarriak marraztu.
– 3., 4. ETA 5. MAILAK
Zientzietan, arnas aparatua lantzeaz gain, taldeka Euskal Herriko zazpi probintzien mendi garaienak landu ditugu, baita ibai garrantzitsuenak ere. Ondoren, talde bakoitzak aurkezpenak egin dizkio beste taldeei.
– FRANTSES GELA
Les CE2.CM1.CM2 participent au RALLYE LECTURE, pendant 3 semaines. L’objectif est de lire le plus de livres et de répondre aux questionnaires. A vos marques, prèts, pisez!
– AZKEN EGUNA
Proiektuaren finitzeko, bakantzak baino lehen, sorpresa bat ukan dugu. Doriane jin zaigu Oreka elkartetik zirkoko zonbait joko eta materialekin. Ikusi nola pasatu den…
Korrika proiektuarekin bukatzeko ere, aurtengo kanta abestu dugu, Josebarekin jardueretan eginiko ipuina kontatu dugu eta probintzia bakotzeko aurkezpenak egin ditugu.