OILOAK
Eta orain oiloak!!
Gure proiektu berria: oiloak ezartzea ikastolan, artatzea, obserbaketa, eta ahalaz xitoak sortzen ikustea!
Aldizka goizetan idekitzen dugu oilategia, ura aldatzen, jaterat emaiten, eta enkubatzaileako arroltzeak itzultzen ditugu eta ura emendatzen.
Aratsetan aldizka etortzen gira ikastolarat oilategiaren hesterat, gaueko 9:30tan, axeriak ez ditzan eraman!!
– AMA IKASTOLA
ARTURO xitoaren ipuina lantzen dugu, irakurtzen eta idazten ikasteko; kokororikoko pailasoen kantua ikasten dugu.
– 1. ETA 2. MAILAK
Hizkuntzan, 1. eta 2. mailakoekin, “Liur azeria” liburua irakurri eta landu dugu. Horretarako, fitxa eta tailer desberdinak hautuan izan ditugu: ordenagailuan berridatzi, oiloei buruzko historioak asmatu, egia ala gezurra, marrazketa…
-3., 4. ETA 5. MAILAK
Hizkuntzan, Bernardo Atxagaren ” Txitoen historioa” irakurri eta landu dugu. Ondoren, txosten bat ukan dugu fitxak eta tailerrak desberdinekin, bertan, saio bakoitzean ariketa desberdinak hautatu ditugu: fitxak, irakurketa, marrazketa, Bernardo Atxagari buruz informazioa xekatu interneten, bertsoak…
_________________________________________________________________________________
Arraultzeak enkubadore baten barnean eman ditugu eta 21 egunen burian, jaio dira xitoak!!!