DESKONFINAMENDUAREN GARAIA

Deskonfinamenduaren garaia

Ikastolara itzuli gira !

Zer poza eta plazerra haur eta helduentzat, luze zen elgar ikusi gabe, elgarrekin ikasi gabe !!!

" 3 traba bainan 1000 aukera " hau da gure lema

  • elgarrengandik metro batera egon
  • eskuak usu garbitu
  • materiala ez partekatu

Zer hori bakarrik??

Irudimena erabili eta joko berriak, baita ikasmolde berriak asmatu ditugu, denen artean !

Eta gozatu dugu azken eguna arte...

Udako solstizioa ospatu dugu, ekainaren 23an, sua piztuz, kantatuz eta dantzatuz.

Urte bukaeran, 5. urtekoak 2 egunez Eltzarruze mendira joan dira, pista joko erraldoi baten egitera eta akanpatzera.

Eta uztailaren 4ean nahi zuten familien artean hara itzuli gira, ibiltzera, dantzatzera eta elgarrekin ospatzera, molde berezian, gure "Arberoa egun mitikoa."

Orain, bilanak, ate idekiak uztailaren 11an eta oporrak!!!

Ongi baliatu uda, gozatu eta milesker !

Gura show uda da ! (klik egin)