HIRIA ETA GARRAIOAK

5 astez hiri eta garraioak lantzen ditugu.
Gure ikastolan gida baimena berriz pasako dugu eta bizikleten zirkuito bat eginen ere.
Joko arbol berri bat dugu.

Ikastolako kantinan ikusten ahalko duzue gure ateraldiaren erakusketa!! Baionara joan ginen hiriko Arte obren ikustera eta garraio ezberdinen hartzera. Afitxa eder eta argazkien bidez gure ibilaldia ikusten ahalko duzue.

Ama ikastola

Garraioak landu ditugu atelierren bidez. Eraikuntzak egin ditugu legoekin, kondatzen ikasi dugu, orearekin garraioak sortu ditugu eta ikasi ditugu haien izenak idazten.

Ibilgailuekin trebatzen gira, su gorrian gelditzen gira eta su berdean pasatzen gira, ibilbidea segituz.

Axeriak

Proiektu huntako lan planoa bukatzen ari gira, lan desberdinak eginez gure xokoa osatu dugu eta azkenik trein elektrikoarekin jostatu gira ! (ikus bideoa loturan klikatuz)

https://youtu.be/r7b_mIAaj0k

Etxetik gure bizikletak ekarri ditugu, joan den astean plazara joan ginen eta hor ikastolan trebatu gira, frenatzen badakigu, itzultzen ere eta batzuek saltatzen ere.
Lan plano batekin ari gira lanean, eta gure ibilgailuen xokoa  osatzen gira !

2, 3, 4 eta 5. urtekoak

Herri urrats

Aurten Herri urrats pesta maiatzaren 9an izan beharra zen, herriz herri ospatu dugu, guk bixkotxak eta jantziak salduz!

Huna kantua eta dantza :

Herri urrats kantua

Herri urrats koregrafia

Epe honetan Alaitz eta Maiderren aspaldiko kantu bat ikasi dugu!

Bestalde OIhana hirian, Parke bakartia eta Kale kantoi liburuak landu ditugu

Handiak ziminokerietan zuhaitzeko abarretatik dilingo!!!

Edo lasai lasai kulunkatzen…