Garai bakotx, oporretarat joan aitzin egun erdi batez, merkatua egiten dugu.

5 urte baino gehiago dugun haur guziek parte hartzen dugu.

Etxetik ekartzen ditugu gehiago nahi edo behar ez ditugun jostagailu, jantzi, liburu, eta beste…

Ikastola barneko “xipza” den diruarekin sal erosten ibiltzen gira, bakotxak erabaki prezio eta baldintzetan, bakotxak gure moltsarekin.

5 urtetan, lehen merkatua egin aitzin, ikastolak 30 xipz emaiten dizkigu eta hortik aitzina gure moltsa guk kudeatzen dugu, merkatuz merkatu, urtez urte.

Aukera paregabea adin ezberdinetakoen artean trukatzeko, elgar laguntzeko, euskaraz partekatzeko, zenbatzeko, jostatzeko, oparien egiteko!!

Begira…

dsc00298img_0863dsc00300img_0867img_0865

DSC00296IMG_0877IMG_0862IMG_0861

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

DSC00762DSC00764DSC00771DSC00772DSC00766DSC00769DSC00770

 

Aurten…2018ko abenduaren 3an… merkatua egitea erabaki dugu euskararen egunarekin lotuz!