Haurrak laguntzeko zentzuak emaiten ikasten dutenari, proiektuka aritzea erabaki dugu.
Ikasturte bukaera bakotxa, ikasleek ondoko urtean landu nahi lituzketen gaiak zerrendatzen dituzte.
Burasoek ere haien proposamenak egin ditzazkete.
Udan irakasle taldeak hautatzen ditu ikasturte berriko 11 proiektuak.
Proiektu bakotxa elkarlanean eraikia da, gai arteko loturak segurtatuz eta beharren arabera ikasleak haien geletarik ateratuz eta adin ezberdinetakoak nahasiz.
Proiektu bakotxak bukaera bat badu: erakusketa bat, ikusgarri bat, ateraldi bat edo ekoizpen berezi bat (aldizkari, liburu,…), proiektua borobiltzen duena eta bukatutzat emaiten.
Zer berri atalean proiektu horien zati batzuk ikusgai dituzue.