Bakarka deitu saioan, haur bakotxak hautatzen du eginen duena, hautu horretan laguntzeko, egiten ahal dituen gauza guzien zerrenda luze bat badu (gutun bat idatzi, ordinagailu jokoak egin, gerriko, lepoko edo lumak pasatu, liburu bat irakurri,…).
Hona hemen bakarka saioetan erabiltzen diren zonbait material:
Aitzinatu arau, prest senditzen delarik, mailaz aldatzen da.
Lehenik ama ikastolan lepaluzeen lepokoak lortzen ditu (orotarat 7), ondotik jokalarien gerrikoak (orotarat 9) eta bukatzeko fenixaren lumak (orotarat 6).
Saio hauetan, haurra kokatzen da bere ikas bidean, urratsez urrats, eta egiten duena bere mailari egokitua zaio, beraz konfiantzan aitzinatzen da.