Haur batzuek etxen jaten dute, gehiengoak aldiz ikastolan berean, jangelan.

Familiek hautatzen ahal dute bazkaria etxetik ekartzea edo Suharri janari banatzaileari erostea.

Jangelan, nahi izan dugu haurrak ahal bezain autonomoak izaitea, eta haien erritmoa errespetatzea.

Jangelan sartzean, haurrek lehenik behar dituzten puskak hartzen dituzte, sartzea hartzen dute eta nahi duten tokian jartzen dira.

Bigarren platarentzat xutitzen dira haien buruen zerbitzatzeko.

Jatea bukatua dutelarik, haien puskak biltzen dituzte, hundarrak husten, … helduak arduratzen dira ondotik baxerez.

Huna argazkiak eta bideoa ikusi nahi baduzue!

DSC00126DSC00127DSC00009DSC00118DSC00119DSC00121DSC00122DSC00123DSC00124DSC00125