Arotcarena.

Larunbat goizean, egitarau aldaketa, aro txarrarengatik, ez naiz aitarekin joan ahal izan Euskararen aldeko manifarat. Ama eta Jonerekin etxean egon gira goizean.
Atsaldean, argazkiek erakusten duten bezala, lasaiki  gure auzoaldearen itzulia egin dugu. Eta ahuntzak ezin bilduz eta ezin perekatuz ari izan gira – beldurtzen ziren.
Larunbatarekin bukatzeko, cookiak egin ditugu amarekin, goizean, aita manifan zelarik eta Jonerekin marraztu dugu.
Igandean, amaren eskualdeko familiarekin ttantta Elorriren etxean izan gira – ibili ere, bainan ez zen paixola ahantzi behar!

Utzi iruzkin bat

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.