Sallagoyty

Asteburu biziki goxo, alai eta kargatua pasa dut.
Larunbatean, Agataren urtebetetzea ospatu dut bere etxean eta ikastolako lagunekin.
Igandean, amaren kusiak eta haien haurrak gomitatu ginituen : ikastolan hartu dugu janaria, biziki ona zen ; bazkaldu eta kanpoan aritu gira jostetan. Eta loaldia ez dut egin !!! Leiane.

 

Larunbatean nere urtebetetzea ospatu dut ene lagunekin, baziren : Mattin, Jokin, Ttale, Ioritz, Hodei, Inaki eta Ekhi.  Ttale egon da lo egiteko. Igandean familiarekin ospatu dut.

Asteburu huntan joan naiz ene ttanttaren ikusterat lasterka, ene kusiekin, amatxi aitatxi eta ene amarekin eta gero denek elgarrekin jan dugu. Joan naiz ere amaren errepikara, ikustera ene ama dantzan, mozorrotuak ziren.

 

Bakantza goxoak pasatu ditut. Urriaren 25an, Ximun-en kominionea zen. Familia gomit zen etxean : ongi jan dugu, kusiekin ongi pasatu dugu eguna, elgarrekin jostatu gira, ongi zen. Astelehenean Baionarat joan gira eta ostatuan jan dugu. Larunbat eta igandean gure hauzoak (Ainhoa eta Odei) jin dira jostatzerat : tranpolina, bizikleta eta irri ainitz !!!

Leiane

 

Larunbat arratsean joan naiz Aiherrako ostatu batera deitzen dena Gozategi, kusiekin eta otto eta ttantta eta aitatxi eta amatxirekin jan dugu.
Igande goizean eskubaloi partida bat ukan dut Billère-en kontra,eta galdu dugu 36-20. Elorrik ere ukan du partida bat PAU NOUSTY-nen kontra. Asteburu on bat ukan dut baina sobera mugimendu.

Egun on,

Larunbatean joan naiz Soänen etxera bere urtebetetzea ospatzeko.
Eta igandean joan gira Itsasura Atxik Mathieu elkartearen biltzar nagusia egiteko ; ostatuan jan dugu eta nere kusin ttipi berria ezagutu dut, Milia deitzen da. Jan dut : sartzean arroltzea eta polenta, gero txitxi gorria fritekin eta izozkia desertan.

Leiane S.

IRUZKINA
  1. Asteburu huntan joan naiz ene ttanttaren ikusterat lasterka ene kusiekin eta ene amatxi aitatxi eta ene amarekin eta gero denek elgarrekin jan dugu eta ere joan naiz amaren errepikara. Ikustera ene ama dantzan eta mozorrtuak ziren.

Utzi iruzkin bat

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.