Zer berri ?

Ikastola, proiektuz proiektu, gai ezberdinetan murgiltzen da urte osoan, haugi ikustera!

Proiektu huntan itsaso zabalean murgildu eta ur tantek xipristinduko gaituzte... eta gutxiago ez balitz,  Donostiara joateko parada izango dugu! Egiazko baleontziak eta arrain harrigarriz...
Proiektu huntan espedizioen munduan sartuko gira eta... Ihauterietako ikusgarri mundiala otsailaren 18an izanen da!!! Bale arrantza: balen arrantzari buruz liburu ezberdinak  begiratu ditugu eta...
Eguberri garaia hurbiltzen ari zauku ! Gaueko mundua deskubrituko dugu ! Gauetako erritualen aipatzeko, ... idazleen liburua oinarritzat hartu dugu. Argiarekin, ilunean, aitamekin ala...

Gelen aurkezpena

Ama ikastola

Ama ikastolan 11 ikasle dira, 5urteko 2,  4 urteko 6 , 3 urteko 3. Irakasle erreferentea Exte eta Jule.

1. urteak

13 ikasle dira.  Irakasle erreferentea Irati.

2, 3, 4. eta 5. urteak

3. zikloan 29 ikasle dira orotarat, 2. urtean 7 ikasle dira, 3. urtean 10, 4.ean 4 eta 5. urtean 8, Irakasle erreferenteak Maialen eta Axelle.

Zenbait hitz

Arberoa ikastolaz

2008an, buraso talde batek Arberoa ikastola sortu ginuen, Seaskako 26 garren ikastola. Donamartiriko plazaren ondoan kokatua, gure ikastola Arberoako herrietako haurrentzat da.

Ikastolako filosofiaren oinarriak dira :

  • Murgiltze sistema : ikastolaren jarduera guzietan euskaraz ikasteko eta komunikatzeko.
  • Aitamen parte hartzea : proiektu pedagogikoan, ikastolako bizian, elkartean.
  • Proiektu pedagogikoa : burasoekin elkarlanean eraikia eta urtero egokitua, haurrak ikasten duenari zentzua emaiten dio.

INFORMAZIO GEHIAGO

gelan_jaten

Ikastola urtez urte

Ikastolako ikasleen emendatzea Ikastolaren sortzetik gaur arte

  • 2008

    Sortzea - 7 ikasle

  • 2010

    20 ikasle

  • 2012

    40 ikasle

  • 2014

    56 ikasle

  • 2016

    67 ikasle