SARTZEA IKASTOLAN

Irailarean 1ean sartzea egin dugu Arberoa ikastolan.

Eta gure lehen proiektua hau izan da, sartzea goxoki egiteko, ikasle berrieri harrera egiteko, erritmoari berriz usatzeko, ohiturak berriz hartzeko…

Huna gelaz gela egin dugunaren zonbeit berri!

– AMA IKASTOLA

“AMA IKASTOLAN” IPUINA

Ipuin irringarria irakurri dugu, neska baten istorioa da ikastolarat joaiten dena, eta nahi duena ama han egoitea berekin. Egun guzian, amak trabatzen eta bukaeran neskak nahiago du ama ez egoitea ikastolan, ikastolan hobeki baita lagunen artean.

dsc00172

dsc00015

Ipuineko pertsonaiaren buruhaustea egin dugu, moztuz eta kolatuz, gero akuarelaz tindatu  dugu.

– 1. ETA 2. URTEKOAK

Lehen eta bigarren urtekoek zientzietan hondarkinen berextea eta birziklatzea landu ditugu, ecelinda_new-ladiesta gure ikastolako zikinuntziak berriz antolatu ditugu, afitxa batzuk eginez denentzat argi izan zedin!

Artean, gure aurpegiak marraztu ditugu margoz, Celinda Versluisen gisara.

Elementu naturalekin kolaketa egin dugu ere (land art).

index

Elkarbizitzan bakotxak gure burua aurkeztu dugu, maite ginuena eta egiten ginakiena azpimarratuz, ondotik nahi zutenek tailerrak proposatu dituzte lagunentzat, zaldien ezagutzeko tailerra, dragon ballak marrazteko tailerra, kresta egiteko tailerra, pertsonaien marrazten ikasteko tailerra… eta segitzeko xedea dugu.

 

dsc00202 dsc00201 dsc00199

 

– 3., 4. ETA 5. URTEKOAK

Proiektuan zehar garaiko eskolak eta egungoak konparatzen aritu gira: zein jolas erabiltzen zituzten, zein pedagogia, gelen antolaketa, zein balore transmititzn ziren… Horretarako, zientzietan maketa bat eraiki dugu eta bertan, ikastola bateko espazio desberdinak irudikatu ditugu. Egun batez, erakusketa bat egin genuen ikastolako aterpean denek ikus dezaten. Afitxa bat egin dugu ere gelako horman emaiteko. Hizkuntzan, “Zazpi kaleetako eskola” izeneko liburua landu dugu.

dsc00083 dsc00085 dsc00087 dsc00088

 

 

 

dsc00091dsc00174 dsc00090 dsc00089 dsc00175 dsc00176 dsc00177 dsc00178 dsc00180 dsc00181 dsc00182