KOMIKIAK ETA AINTZINAROA
4 ASTEZ KOMIKIAK ETA AITZINAROA UZTARTUKO DITUGU.
Zeltak, greziarrak, erromatarrak eta egiptoarrak komikietan biziaraziko ditugu!
Hasteko Pablo eta Asisko marrazkilariak ikastolarat etorri zaikigu aholku ematera.
Milesker handi bat!
-
Ama ikastola
Tailerretan piramideen aitzakiarekin hirukia landu dugu.
Plastikozko basoekin piramideak eraiki ditugu; orearekin hirukiak egin ditugu eta formografoarekin ala erreglarekin hirukiak marraztu ditugu.
Ama ikastolako handienek taldeka Egiptori buruzko horma irudia egin dugu.
Gure maketarentzat, piramideak eraiki ditugu. Sablearekin apaindu ditugu.
-
1. 2. eta 3. urtekoak
Eskulanetan, Egiptoko irudi bat berriz egin dugu, paperak moztuz eta kolaketa eginez.
Bakotxak gure estiloan!
-
1. 2. 3. 4. eta 5. urtekoak
Komikien bukatzen ari gira.
Uf! Zer lana!
Beltzez arrapasatu, arkatza gomatu eta koloreztatu. Eta inprimategirat!!
-
2. 3. 4. eta 5. urtekoak
Zientzietan, aitzinaroko zibilizazioen aurkezteko afitxak prestatu ditugu, zuei erakusteko.
Beraz ikusi eta ikasi!
Proiektu bukaera
Proiektuaren bukatzeko asteartean, “komikikiak” liburuaren aurkezpena egin dugu, baita salmenta.
Nahi baduzue, salgai da ikastolan 5 eurotan!
-
Frantses gela
En français nous avons également travaillé sur l’antiquité et le vocabulaire lié à la BD.
Avec les plus grands nous avons travaillé sur la mythologie grecque.
Voici une partie de la poésie Le cheval de Troie, récitée et mimée par 3 CM1.
Milesker Maddi, Elorri eta Saroia!! (eta Felipe?!)