Sartzea
2018/2019 ikasturteko sartzea egin dugu irailaren 3an, eta aurtengo lehen proiektua, justuki sartzea!!! Eta helduentzat mobilizazio desberdinak Seaskaren egoera salakatzeko.
Lagunekin berriz elkartu, ttipientzat aitamak utzi, gela berrieri usatu, ardurak antolatu, elkarbizitza xedeak aipatu,…
Mobilizazioak :
Seaskak 5 postu ukan ditu aurten 25 ordez. Kasu ikastola kexu !!
31an erakasle guziek haien aurresartzea Pauen egin dute. Hezkunde Nazionaleko bulegoen aintzinean zaku zaharrak utzi ditugu.
Sartze egunean banderola egin dugu eta argazki bat hartu denek elgarrekin.
8an Pauera joan gira, Hezkunde nazionaleko ministroari, Blanquer jaunari gure kexua erakustera.
-
AMA IKASTOLA
ELKARBIZITZA
“Lasai nagoenean” liburua entzun dugu. Pinpirin gorri eta beltzak aipatu ditugu eta ikastolan noiz sentitzen ditugun idatzi dugu.
MATEMATIKAK
Jarduera ezberdinetan ibili gira, kopuruak sendituz, ikusiz, entzunez, …
1. Hemen, saku barneko kapla kopurua senditu eta kopuru berdina hartu, ondotik egiaztatu kaplak sakutik kenduz.
2. Hemen ereduari jarraikiz, dorrea eraiki, erabili kubo kopurua zenbatu eta konstelazio karta egokia hartu.
3. Hemen, zenbat lagun diren begiratu eta bidai bakar batez margo kopuru egokiaren xeka joan bakoitzak margo bat ukan dezan.
4. Hemen, dadoa bota, dadoan ageri den kopurua harri hartu eta leku egokian pausa.
5. Hemen, kartak erakutsi ttitta kopurua jo atabalan.
6. Hemen, abereei jatera eman diegu, abere bakoitzari gauza bat emanez jatera, eta ezagutzen dutalarik zifra egokia ondoan ezarriz.
7. Hemen, irakaslearena egiten jostatu gira: zenbat haur jin da ikastolara egun? Izenak atera, zenbatu eta erri karta egokia erakutsi.
HIZKUNTZA
Ama ikastola ipuina entzun dugu. AMA hitza molde desberdinetan idatzi dugu. Ondotik, hizkiz hizki izenburua gure kartoin apainduan kolatu dugu.
Gure amaren argazkia kolatu dugu eta “zuk, ama ikastolara heldu balitz, zer maite zinuke berekin egitea?” galderari erantzun diogu.
Begira emaitzak…
-
3.ZIKLOA
HIZKUNTZA
Erakasle bat hautatu eta deskribatu dugu. Bestalde, taldeka, galdera batzuk idatzi ditugu eskolari buruz. Pertsona batzuk galdezkatu ditugu eta haien erantzunak ikusi!
ZIENTZIA
4. eta 5. urtekoak. Lehenik ZIENTZIA hitzak zer erran nahi duen landu dugu. Taldeka ezarri gira. Afitxak egin ditugu zientzia mota desberdinak aipatuz.
Begira!
ARTEA
Begira ze itxura berezia dugun urte hastapen huntan…