FINLANDIA

Finlandia

FINLANDIA


Urte hastapen huntan, Finlandiara bidaiatuko dugu!

1.zikloa

ARTEA

Adarrak bildu eta xuriz tindatu ditugu.

Gure eskulana bukatu dugu eta etxera eraman, zonbait hontzekin apaindu ondoan.

Bestalde, Finlandiako oihanetako abereak margotu ditugu, berantago eginen dugu kolaketa batentzat.

KIROLA

Epe huntan orientazioa eta talde jokoak landuko ditugu.

Beroketaren ondotik , ibilbide bat segitu dugu eta xerkatu ze objektu agertu den ikastola kanpoaldean (kikera frantses gela ondoan, zorroa teilatuaren gainean...)

Ondotik Finlandiako hartz eta ihiztarien jokoa egin dugu.

ARTEA

Talde haundian, Finlandiako paisaia koloreztatu eta elurtuak irudikatu ditugu.

 

2.zikloa

 

MATEMATIKA

Saioa erritualarekin hasi dugu, bi zenbakien idazketarekin.

1. urtekoekin erdia eta bikoitza lantzen hasi ginen. Egun taula bat osatu dugu.

2. urtekoekin bateko, hamarreko edo ehuneko gehiketa egin dugu.

HIZKUNTZA :

1.,  2., 3., eta 4. urtekoek elgarrekin  galdetegi bat prestatu dugu. Aste huntan Nina, Katixa eta Alaiaren ama, (Finladiakoa da!) horiei erantzutzera jnen zaigu. "Nolakoak dira Finlandiako etxeak?", "Nola ikasten dute Finlandian?" eta beste galdera ainitz...

Ninarekin hitz egin ondoan, bere erantzunak taldeka idatzi ditugu.

 

1. eta 2. urtekoekin esaldi motak landu ditugu.

Ondotik, autonomia liburuxkekin segitu dugu.

 

3.zikloa

HIZKUNTZA

1, 3, 4 eta 5. urtekoek, Ninarekin mintzatzeko parada ukan dugu, Finlandiaz ditugun galderei erantzutera etorri zaigu.

10 arte kondatzen trebatu gira...

Eta ondotik, Katixa eta Alaiari urtebetetze on finlandesez kantatu diegu.

Bestalde, elkarbizitza proiektuarekin lotura eginez, "eta zer?" saileko liburu ainitz irakurri dugu. Ohartu gara denak ezberdinak garela eta horrek duela gure aberastasuna egiten.

FRANTSESA

Nous avons regardé des aurores boréales puis ensuite nous les avons dessinées sur un papier noir avec des craies de couleurs.

 

PAN

Finlandiaz dugunez proiektua, PAN saioetan elkarbizitzaz arizan gara.

Bizipoza elkartearen ezagutza egin dugu eta Integrazio batzordea elkartea aipatu.

Bisatatu webgunea : http://bizipoza.eus/

Jazarpena ere aipatu dugu eta huni nola aurre egin.