SARTZEA

Aurkezpena

2 hilabeteren ostean...  Ikastolara bueltan gatoz! Irri, jolastu eta ikasteko prest... aurten 64 ikaslek emanen diote bizitza Arberoako ikastolari!

AMA IKASTOLA

ERTAINAK

2, 3, 4 eta 5. urtekoak

Christophekin gelan
Maialenekin gelan

Ikasturte berria hasi dugu.

Lehen proiektua : ikastolan sartzea, honen helburua ikasturte berriaren hasteko dena antolatzea, adostea, plantan ezartzea!

Ikasmaterial berria ukan dugu : kaierak, karpetak, ... eta azalak ezarri ditugu, baita ere apaindu. Begira argazkiei!

 

Lehen eskulana hasi dugu ere, talde ttipika, A3 orri xuri batean, lehenik gaineko eta behereko kuadroa marraztu dugu, eta gero 3 kolore hautatuz margotu dugu eta erdiko partea marrez bete... edo bederen hasi... luze baita!

Huna zenbait argazki.

Eta bukatu bezain laster osoki erakutsiko dizuegu