Baserria

Ikastolako bizian berriz murgildurik, iazko urtean hautatu proiektuarekin segituko dugu : BASERRIA !!! Asto, behi, ardi, laborarien lana… ainitz gauza ezagutzeko gogoarekin gira !

Ama ikastola

Proiektu honetan, Bi ahuntzak ipuina kondatuko dugu.

Ipuina entzun eta, ahuntza tindatu edo margotu dugu, hizkiak zainduz.

Mozketan trebatu gira.

Molde desberdinetan baserria irudikate dugu.

Baserriko abereen izenen ezagutzan ari izan gira, idazkera desberdinen arteko loturak ere eginez.

Buruhausteetan denbora pasatu dugu...

Grafismoan behiari orbanak tindatu dizkiogu; xakurra eta oiloak apaintzea bukatu dugu.

Abereen zenbaketan ari izan gira.

Modeloa segituz, borobilak, hirukiak, karratuak... erabili ditugu xerriak, xakurrak eta behiak irudikatzeko. Begira zein koloretsuak eta originalak diren!

Gaur Jone jin zaigu Euskal irratietatik baserriaren aipatzeko. Kontent, lotsatuak, harroan... laster entzunen gaituzue!

Ertainak

2.3.4. eta 5. urtekoak

Kantuak ikasi ditugu!!!

Baserritarrak gera gu

Laborari

Makilakixki ipuina landu dugu, eta hunekin batera deklinabidea.
Adibidez : Nora joan zen Aritz? Mendira baserrira lan egitera joan zen.
Artean, Ramiro Arrue artistaren ezagutza egin dugu eta gure obrak sortu ditugu, akuarela erabiliz, begira!