Errobotika proiektuaren hastapenean, Oihana ikaskidearen aitatxi eta amatxiren etxera joan ginen.
Han, errobot bat ikusi genuen, Oihanaren ama, Maider, laguntzen zuen iaurten ontzietan ematen, hesten eta eguna idazten.
Ondotik iaurta bana eskaini zigun, mmm!!!
Hizkuntzan, AI-Da errobotak egiten duen bezala, "olerbotikak" idatzi ditugu.
Horretarako hitzak asmatu ditugu bi hitz nahasiz eta erranahi bat sortuz, ad : haritza+gaztainondoa=garitzondoa
erranahia : zuhaitz berri bat, bien nahasketatik sortua
Hitz horiekin olerkiak sortu ditugu, ean ulertzen dituzuenez...
Badaezpada, hiztegia utziko dizuegu!!!
Historian, lehen errobotak zein ziren ikasi dugu eta gero gure jakitatearen neurtzeko talde Quiz bat egin dugu, zer irriak!
Zientzietan, errobot bat zer den aipatu dugu. Ondotik errobot humanoideak ezagutu ditugu, taldeka bat hautatu eta aurkeztu dugu : Atlas, Pepper, Digit, Sofia, Walker, Ai-Da, Ameca, Nadia, ... gure azken eguneko erakusketan deskubritzen ahalko dituzue.