Sumendiak

Ama ikastola

Ttale dragoi ikaslearen ipuina landu dugu. Sumendiari buruzko olerki bat ikasi dugu. Ondotik orri bat kolore beroekin apaindu eta olerkia gainetik kolatu dugu.
Sumendiaren parte desberdinak izendatu ditugu eta gure sumendian agerrarazi ditugu.
Lau emozio nagusiak izendatu eta bakoitzaren adibideak gogoetatu ditugu.
Materia desberdinak erabiliz (krepoi papera, artilea, tindua) gure sumendia irudikatu dugu!

1 eta 2. urteak

Munduaren ezagutzan, sumendiaren parte desberdinak ikasiz hasi gira.

3, 4 eta 5. urteak

Sumendiei buruzko 2 kantu ikasi ditugu : ETSren Sumendiak eta Latzen-en Laztana. Bo, egia erran, ez dituzte sumendiak aipatzen.
"Metafora" bat da maitasuna sumendiari lotzen duena!
Ikasi nahi badituzue, entzun:
 
Zientzietan Sumendiak liburuko dokumentu ezberdinak irakurri eta aipatu ditugu.
Adibidez 2 erreportai ttipi, bata bulkanologo bati egin elkarrizketa eta bestea Japoniako sumendi baten magalean bizi den neska baten lekukotasuna.
Ikasi dugu adibidez:
* hiri batzuetan kaskoa buruan ibiltzen direla sumendien errautsetarik babesteko
* hiri batzuetan 200 m. guziz babesteko harpe gisako batzuk badituztela
* erupzio bat badelarik hiritar guziak itsasontziz beste leku batera eramank direla
* ikastolan, tirrintak jotzean, mahai azpira sartu behar dutela teilatua erortzen ahal baita
* sumendiak diren hirietako eskoletan entrenamendu bereziak egiten dituzte erupzio bat gertatzen delarik jakiteko zer egin

* eta beste ainitz gauza!!!

Hizkuntzan, ipuin motz eta luzexeagoak idatzi ditugu. Lehenik marrazki edo argazki bat hautatu dugu, gero trapu kaierean hasi gira idazten. Hutsak zuzendu eta orri ttipietan arraidatzi dugu, liburuxka osatzeko.
Proiektua bukatzeko, deokumentaletako gauza garrantzitsuak gure hitzekin erran eta ikasi ditugu.
Irratiko Jone etorri da eta grabatu gaitu.
Emankizuna hemen entzungai!