Elkarbizitza Sutea dela eta, oihaneko abereak beldurtuak dira!!!!! Ipuina entzun eta, beldurraren gibelean diren beharrak identifikatu ditugu. Ondotik gure beldur bat marraztu dugu eta gure beharrak izendatu ditugu.
Artea Perlak burdin harian sartu eta kolore anitzetako sagarrak irudikatu ditugu! Gelaren apaintzeko baliatu ditugu. Elkarbizitza Gaur ordinagailuan argazki desberdinak begiratu ditugu. Nola senditzen da haur hori? Nola ikusten da? Zendako hola senditzen da? Ainitz mintzatu gara!!! Munduaren ezagutza Sagarrari buruzko hiztegia landu dugu. Munduaren ezagutza Sagarraren bizi zikloa...
Sartzetik , "Hartzaño ikastolarat doa" lantzen dugu. Hartzaño hartz kumearen istorioa txontxongilo, maska eta karten bidez kondatzen dugu, egunero. Ondotik, etxerat ekartzen ahalko dugu, etxen aitamer kondatzeko. Munduaren ezagutza Kanpora atera eta zenbat altxor atxemaiten diren... Munduaren ezagutza Zikinontzi desberdinak aipatu ondoren, hondakin desberdinen irudiak zikinontzi egokian kolatu ditugu....
Musika instrumentu ezberdinen ezagutza egin dugu eta gonbidatu berezi bat etorri da ikastolara bere musikari buruz ezagutzak partekatzera. Bera Unai Pelayo, Pelax ikusgarrian ikusi duzien bezala. Hemen ikusgarriko azken kantua klikatu " Añak bere eskusoinua erakutsi dauku." Eskulanetan musika idazten jostatu gara! Irringarri litzateke melodia hauek jotzen bagenitu,...
Artea Van Gogh-ek bezala, natura hilaren marrazten ari izan gara. Bestalde, paperak plegatuz, eguzkiloreak eraikitzen hasi gara. Bukatzeko, zur zatiak paper latxarekin leundu eta ekilorea marraztu dugu. Zertarako? Laster jakinen duzue... Artea Artean intsektu ausikien sendatzeko ukendua egin dugu, koko olioa, ezkoa, peldo hostoak, amanda olioa...
Artea Pop up karta pollitak egin ditugu aitatxi amatxien gomitatzeko. Bestalde egun hartako, mahaieko apaingarriak egin ditugu, berinazkoontzietan salbea ezarri dugu eta barnean bihotz koloretsuak xixtatu ditugu gure aitatxi amatxien izenekin. Oparia biziki gustatu zaie! Artea Gure aitatxi-amatxiak haskarira gomitatzeko, gomitak prestatzen hasi gara. Gure aitatxi-amatxiekin kantatzeko kantuak ikasi...
Alde batetik, sutearen harira ukan elkartasuna eskertuko dugu. Bestaldetik, Diakité elkartea lagunduko dugu. Elkartasunari lotuak diren bi kantu ikasten ditugu : Hemen klikatu Baloreak Hemen klikatu Gure esku dago. ELKARBIZITZA Indarra elkartasunean dago ipuina irakurri eta aipatu dugu Elkarbizitza Elkartasunari buruzko afitxak egin ditugu, liburu ezberdinetan elkartasuna...
Ihauterien karietara, Zuberoako maskaradak landu eta gurea sortuko dugu. Oraindik bozak berotzen has zaitezkete kantu honekin: Xorrotzak Proiektu bukaera Hemen proiektu bukaerako ikusgarri ttipi bat. Elkarbizitza Gigi lepaluzeak abereak entzun dituen bezala, guk ere lepaluze belarriekin lagunak entzun ditugu! Artea Hona hemen gure marrazki eta kolaketa!! ...
Artea Gure kutxa apaindu eta ipar poloko abereen memori jokoa prestatu dugu. Etxean, familian, euskaraz jostatzeko parada !! Munduaren ezagutza Baso batean naturako elementu desberdinak eman eta urez estali genituen. Izotzgailuan utzi eta atera genituen... Dena hormatua zen!!!!! Elkarbizitza Gigi lepaluzea ezaren lurralde hotzean ipuina...