Kolegiorat joaitea urrats garrantzitsu bat da ikaslentzat, eta ahal bezain bat lagundu nahi ditugu jauzi horren lasaitasunean egiteko.
Kolegioan pedagogi egunak direlarik, gure ikastolako ikasle ohiak gomitatzen ditugu ikastolarat, gure ikaslekin elkarrizketatzeko, aldaketen aipatzeko, bizipenen trukatzeko, loturaren atxikitzeko…
Gauza bertsua egiten dugu burasoentzat, kolegioan sartu burasoak eta 5. mailako ikasleen burasoak elkartzen dira gau batez kolegioan sartzeaz trukatzeko.
Urtero kolegioak gomitatzen ditu gure ikastolako 5. mailakoak kolegioaren bisitatzerat eta gogotik joaiten gira! Zuk ere bisitatu nahi baduzu :
Huna 2018ko bixitaren argazkiak: