Sallagoyty

Asteburu biziki goxo, alai eta kargatua pasa dut.
Larunbatean, Agataren urtebetetzea ospatu dut bere etxean eta ikastolako lagunekin.
Igandean, amaren kusiak eta haien haurrak gomitatu ginituen : ikastolan hartu dugu janaria, biziki ona zen ; bazkaldu eta kanpoan aritu gira jostetan. Eta loaldia ez dut egin !!! Leiane.

 

Larunbatean nere urtebetetzea ospatu dut ene lagunekin, baziren : Mattin, Jokin, Ttale, Ioritz, Hodei, Inaki eta Ekhi.  Ttale egon da lo egiteko. Igandean familiarekin ospatu dut.

Asteburu huntan joan naiz ene ttanttaren ikusterat lasterka, ene kusiekin, amatxi aitatxi eta ene amarekin eta gero denek elgarrekin jan dugu. Joan naiz ere amaren errepikara, ikustera ene ama dantzan, mozorrotuak ziren.

 

Bakantza goxoak pasatu ditut. Urriaren 25an, Ximun-en kominionea zen. Familia gomit zen etxean : ongi jan dugu, kusiekin ongi pasatu dugu eguna, elgarrekin jostatu gira, ongi zen. Astelehenean Baionarat joan gira eta ostatuan jan dugu. Larunbat eta igandean gure hauzoak (Ainhoa eta Odei) jin dira jostatzerat : tranpolina, bizikleta eta irri ainitz !!!

Leiane

 

IRUZKINA
  1. Asteburu huntan joan naiz ene ttanttaren ikusterat lasterka ene kusiekin eta ene amatxi aitatxi eta ene amarekin eta gero denek elgarrekin jan dugu eta ere joan naiz amaren errepikara. Ikustera ene ama dantzan eta mozorrtuak ziren.

Leave a reply sallagoyty Egin klik hemen erantzuna bertan behera uzteko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.