XOKOLETA
Hiru aste hauetan, XOKOLETAri buruz ariko gira.
Proiektu bukaeran sorpresa bat ukanen omen dugu bainan deus ez daukute salatu orangoiz ikastolako helduek…
– 2. zikloan
Irakasleak ipuin bateko irudiak eman dizkigu nahas mahas, eta talde ttipika ipuin bat asmatu dugu irudiak nahi ginuen ordenean bilduz.
Talde bakotxak gure ipuina gelari kondatu diogu.
Ondoko saioetan orrialde ezberdinetako idazkiak ukanen ditugu eta ipuina osatuko dugu, idazki eta irudiak elkartuz.
-
2. eta 3. zikloan
Xokoleta zer da?
Kakaoa zer da?
Nundik heldu da?
Nola prestatzen da?
Galdera horiei erantzunen diegu urratsez urrats…
Eta noski jastatzen dugu!
Nola landu xokoleta gaia jastatu gabe?
kakao babak
xokolet ezberdinen jastaketa begiak tapaturik
Ikasi ginuen guziaren bilana egin eta sukaldaritza saio bat egin dugu,
xokolet eta hurki mota ezberdinak erabiliz, xokoletak prestatu ditugu,
begira argazki pollit hauer!!
Zer domaia ez baituzue jastatzen ahal…
Eta xokoletarekin bukatzeko: PESTA!!!
Baigura ikastolakoak jin dira eta elgarri eskaini ditugu xokoletarekin prestatu jaki onak!
Batak besteari eskaini diogu ere etxeko errezeta maiteenekin egin liburuxka.
Haurren xokoan aurkituko duzu gure ikastolak egin duena.
Beraz sukaldatu nahi baduk/n badakik/n jantzi mantala eta AURRERA !
-
Frantses gela
Pendant 3 semaines nous travaillons sur le chocolat. Les CM1 CM2 avaient le choix entre les histoires Charlie et la chocolaterie et Mystère et chocolat. On a chacun un plan de travail avec différentes choses géométrie, écriture, poésie, étude de la langue etc.