Udaberria gaiaren inguruan lan ezberdinak egin ditugu: Beldartxo lagunkina ipuina ikasi dugu. Pinpirinaren bizi zikloa ikasi dugu. Kukuaren esku jokoa ikasi dugu : hemen klikatu Munduaren ezagutza Hiazinto erraboila urean eta argitan ezarri dugu; egunez egun, zer pasako den obserbatzeko... Agian guk tindatu dugun bezalakoa aterako da :) Egunez...
Gehio irakurri >>
Hartza iratzartu da ipuina landu dugu.. Ihauteriak sakatrapu kantua ikasten ari gira. Kantua entzuteko: hemen klikatu Munduaren ezagutza Euskal Herriko ihauterietako pertsonai desberdinak aipatu eta mapan kokatu ditugu. Proiektu berria : Uztaritzeko Hartzaro ihauteria!!! Guk otsailaren 10ean, Izturitzeko plazan Hartzaro ttipi emanen dugu, 11:30tan, zatozte ikustera!!! Gure ikusgarriaren berri...
Gehio irakurri >>
Artean, eguberriko apaingarri baten egiten hasi gira. Gaur kolorezko igeltsoak karrakatu eta gatzarekin nahasi ditugu gatz koloreztatuaren egiteko! Hizkuntzan : Japoniako olerki mota bat deskubritu dugu : HAIKUA. Ezaugarriak identifikatu eta horien idazten trebatu gira. Huna ikasi ditugun kantuak : Dringilidron (hemen klikatu) Olentzero salda bero Olentzero eta astoa...
Gehio irakurri >>
Hizkuntza Izei ttipia ipuina irakurri dugu. Ttipienekin hizkien ezagutzen ari izan gira. Egun, bakotxak gure liburuxka ukan dugu eta koloreztatzen hasi gira. Arratsalde huntan, Zabaltza etxaldera joan gira, oinez, ardi ile moztearen ikustera! Zientzietan Txikipedia deskubritu eta aztertu dugu. Bilaketak egin ditugu eta webgunearen erabiltzen ikasi dugu. Hizkuntzan Zuhaitza...
Gehio irakurri >>
Proiektu huntan espedizioen munduan sartuko gira eta... Ihauterietako ikusgarri mundiala otsailaren 18an izanen da!!! Bale arrantza: balen arrantzari buruz liburu ezberdinak  begiratu ditugu eta Sorotan beleren Atalaia kantua ikasten dugu. https://youtu.be/ovCQLEkKO28 Himalaia: himalaian mendizaleak ibiltzen direla esplikatzen duen bideo bat ikusi dugu eta Jakes Sallaberemborde-en elkarrizketa bat entzun dugu....
Gehio irakurri >>
2 hilabeteren ostean...  Ikastolara bueltan gatoz! Irri, jolastu eta ikasteko prest... aurten 64 ikaslek emanen diote bizitza Arberoako ikastolari! Ikasturte berria hasi dugu. Lehen proiektua : ikastolan sartzea, honen helburua ikasturte berriaren hasteko dena antolatzea, adostea, plantan ezartzea! Ikasmaterial berria ukan dugu : kaierak, karpetak, ... eta azalak ezarri...
Gehio irakurri >>
Aurten ezeztatua izan baldin bada ere, guk ttipi ttapa ttipi ttapa oihu eginen dugu Donamartirin martxoaren 12an. Anartean, gelan, korrika eta euskal kirolak lantzen ditugu baita ere gorputza. Gure proiektua Korrika ttipirekin bukatu dugu ! Donamartiri animatu dugu, 2km800eko itzulia egin dugu. Arribatzean bertsuak kantatu ditugu eta mezua irakurri....
Gehio irakurri >>
Otsailaren 5ean ihauteriak ospatu ditugu ikastolan! Mozorrotu gira, 4 talde baziren : Abereak, Joaldunak, Maskaradako pertsonaiak eta Zirtzilak. Ondotik plazan ikusgarri bat egin dugu eta zanpantzar erre dugu, popkornak jan ditugu. Piknika eta gero, merkatua egin dugu!  Huna argazki eta bideo batzu!  
Gehio irakurri >>