AMETSA
Astelehenean AMETSA proiektua hasi dugu. Epe huntan irudimenak mugarik ez du ukanen!
Eguberriko ikusgarrian gure ametsik sekretuenak xuxurlatuko dauzkitzuegu! Pazientzia pixka bat…
Anartean, girotzeko:
HESIAN- Amets bat
https://www.youtube.com/watch?v=gtHR6jArIkM
GARI- Amets
https://www.youtube.com/watch?v=RybCulVRngA
ITOIZ- Hegal egiten
https://www.youtube.com/watch?v=AnAwEClFV3c
-
Ama ikastola
” Sugoitxoren ametsa” ipuina entzun dugu. Ipuin hortan Sugoitxok suaren botatzen ikasi nahi du, herensuge guziek hori egiten baitute eta betidanik herensugeen historian hola izan baita. Baina bere ametsa desberdina da eta ipuinean zehar, kantari izaitearen ametsa egi bilakatuko du.
Astean bi aldiz, ikusgarriko errepikak hasi ditugu. Talde bakotxak bere ametsak molde desberdinean aurkeztuko ditu.
Urtero bezala, gure ikusgarria aitzin, Eguberriko kantuak abestuko ditugu.
Aurten Armendaritzeko plaza girotuko dugu.
Patrice jin da ikastolara, gitarra lagun, errepiken egitera.
-
1., 2. eta 3. urtekoak
1., 2. eta 3. urtekoek gomita kartak prestatu ditugu jendeak gure ikusgarrirat etorrarazteko!
Bihar Armendaritzeko plazan hasiko gira eguberriko kantuekin eta denen etxean emanen dugu gure ikusgarria: Ametsetan!!
-
3. ziklokoak
3. ziklokoekin amets harrapari originala egin dugu! Gure ametsa eta eguberri batzen dituen amets harraparia!
IKUSGARRIA
-
Frantses gela
Ils ont travaillé sur le cercle et ils ont chanté “L’attrape-rêve” et “Au bout de mes rêves”.