MENDEBALDEAREN KONKISTA

Badirudi Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean bizi ziren milaka amerikarrek amets zoro bat izan zutela XIX. mendearen hasieran: Ipar Amerikako Mendebaldea konkistatzea. Pertsona haiek guztiak, hara joateko irrikan zeuden. Gurdiz, zaldiz, itsasontziz, oinez, trenez… lurralde basati haietara joateko abenturan murgildu ziren. Batzuk urrearen edo animalien larruen bila joan ziren, beste batzuek abereak hazteko larreak eta lantzeko lurrak nahi zituzten.

Baina Mendebalde Urrunean baziren lehendik han bizi ziren eta lur haien jabe zirenak: Ameriketako indiarrak. Eta indiar gerlari adoretsuek ez zeukaten beren arbasoen lurraldeak etorkin berrien eskuetan uzteko asmorik…

Huna gure proiektu berria!

Otsailaren 10an larunbatez, ihauterikari “Mendebaldearen konkista” gure ikusgarria aurkeztuko dautzuegu.

 

Giroan sartzeko:

Jon Braun (Imanol Urbieta)

https://www.youtube.com/watch?v=DKCyUSR-Efo

El condor pasa (Leo Rojas)

https://www.youtube.com/watch?v=8kQZHYbZkLs

Lurra (Xabier Amuriza)

https://www.youtube.com/watch?v=LUM3jFIxymk&t=169s

  • Ama ikastola

Eskulan saioan tipien patroiak moztu,apaindu eta lotu ditugu. Maskarak ere egin ditugu.

 

    

    

Proiektuari buruzko hiztegiaren lantzeko, hizkiz hizki hitzak osatu ditugu: tipia, bisontea, indianoa…

 

Idazkera ere landu dugu.

 

Mari ipuina gure hitzekin berriz kondatu dugu eta gure liburuxka ukan dugu.

Apaindu dugu.

 

4 urtekoak haien ipuinen kondatzera jin zauzkigu.

                                               

 

 

  • 4. eta 5. urtekoak

Talde ttipika, dokumentu ezberdinetan hartu informazioekin afitxak egin ditugu gure gaiaz.

Begira!

 

 

  • Lehen maila

Irudi kantak lagun, talde ttipika ipuinak asmatu ditugu, idatzi eta ilustratu.

Huna emaitza:

 

Taldeka afitxak egin ditugu ihauterietara gomitatzeko.

 

 

 

Elorri, Odei eta Ainhoaren ama ikastolara jin da ostegun aratsaldean.

Unibertsitatean ibilia da eta gauza ainitz ikasi ditu indianoez. Jostaketa, ipuin kondaketa, erakusketa… aratsalde aberatsa!

Milesker Elorri!

 

 

Asteartero Battitt ikastolara jin zauku tipien eraikuntzarako.
Huna argazki zonbeit..

 

Ikusgarria heldu den larunbatean denez, karraskan ari gira errepikatzen eta mozorroen prestatzen, eta zuek?

 

 

 

IKUSGARRIA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Frantses gela

Pendant 5 semaines, les CE1-CE2 ont d’abord travaillé sur La petite poule qui voulait voir la mer puis NItou. Nous avons chanté Nagawika le petit indien de Jacky Galou que vous pouvez trouver ici :

 

Les CE2 ont travaillé sur les sons f et oi.

Les CM1-CM2 ont lu et écrit des portraits durant le rallye lecture-écriture.
Ils ont chanté Columbus de Pascal Genneret  que vous trouverez ici :

 

Ils ont également travaillé sur la symétrie et le pluriel des noms.
Les CM1 ont appris l’imparfait et les CM2 ont continué sur les passé composé.

Tous les élèves ont écrit leur nom indien que vous trouverez ici : Noms Indiens