TXIRRINDULA

Eta orain txirrindularen munduan murgilduko gira!

 

  • Ama ikastola

Proiektu berri huntan, bizikletaren hiztegia landu dugu.

Bestalde, tindaketa lan bat egin dugu… ea bizikleta xuriz agerraraztea lortzen dugun!

Orearekin bizikletak eraiki dituzte.

 

  • 1. 2. eta 3.urtekoak

Hizkuntzan, irudietarik abiatuz “txirrindul eroen” deskribapenak egin ditugu.

 

 

BI TXI PI kantua ikasi dugu.

 

Domekaren bizikleta gorria ipuina ere landu dugu, ulermen gelderei erantzunez, txirrindularen hiztegia ikasiz,…

 

 

Eskulanetan tailerka arizan gira denak denetan pasatuz :

-margotzen

-formografo eta kolorezko arkatzekin marrazten

-burdin hari eta potoiekin txirrindulak egiten

-lasto eta paperak moztuz eta kolatuz, irudi baten arraegiten.

Begira emaitza!

 

3.urteko ikasleek ipuin bat asmatu, idatzi eta kontatu dute.

 

  • 4. eta 5. urtekoak

Zientzietan, txirrindulen mekanikari interesatu gira.

Afitxak egin ditugu taldeka, ardura gertatzen dira arazoen eta hauen konpontzeko moldeez.

 

 

 

Proiektuaren bukatzeko, ateraldia prestatu dugu. Aitatxi batzuk etorri dira eta etxetik txirrindulak ekarririk, plazan trebatu gira bide seinaleak errespetatuz ibiltzen.

 

 

Eta maiatzaren 17 eta 18an ateraldiz joan gira. Behobiatik Igantzira txirrindulaz joan gira, orotarat 21 km!!

Eta Igantzin hango ikastolako haurrekin jokoak egin ditugu, baita dantza, Amadeo gure dantza irakasle maitearekin!

Begira…

 

 

 

 

  • Frantses gela

Le grand-père d’Eulali et Ttale est venu partager sa passion pour les vélos. Il est resté une heure avec les CE2 et une autre avec les CM1-CM2. Il nous a parlé de l’histoire du vélo, les équipements différents, le code de la route, la sécurité… Milesker Serge !