Espazioa eta zerua

Nork ez du sekulan amestu espazioaren ezagutzea? …zatoz gurekin bidaiatzera!


AMA IKASTOLA

Ama  ikastolan “Nola dastatu ilargia” ipuina kontatzen dugu antzeztuz, eta tailerretan ipuineko  hitz eta hizkien idazten trebatzen gira, ipuineko abereak beste abereetatik bereizten ditugu…

 

Proiektu huntan FORMAK lantzen hasi gira. formak desberdinduz, sailkatuz, izendatuz, orearekin irudikatuz, marraztuz…

Denen artean suziriaren buruhauste erraldoia egin dugu.

Formen inguruko tailerrekin segitu dugu!

                                                                                     

2.ZIKLOA

ELKARBIZITZA

Nola dastatu ilargia irakurri dugu, kolaketa egin eta guk laguntza noiz behar dugun aipatu dugu. Huna gure gogoeten laburpen bat…

ARTEA

Boteilak eta galtzerdiak birklatuz, suziriak eraiki ditugu.

3.ZIKLOA

HIZKUNTZA

5.URTEA. Idazketan, binaka, ipuinak asmatzen hasi gira. Ipuina, asmakizun liburuxka eta lokalen liburua eginen ditugu. Egun, lehen zirriborroa egin dugu.

Bestalde, Euskaldun bat Marten liburuaren ustiapena hasi dugu.

 

Pasai donibaneko ikastolan ikusi modeloetatik inspiraturik, “Aitatxik kondatu dit”, “Asmakizunak” eta “Bokalak” libuxkak idazketan aitzinatu gira.

 

 

ARTEA

4.  eta 5. urtekoek, taldeka, arte obra baten azterketa egin dute. Galdera desberdinen artean, obraren erranahiaren atxemaiten entseatu dira.

Huna hemen idatziak izan diren erantzun batzuk:

“Gaua eta eguna bizitzeko behar dugula eta biak berdinak direla”.

“Negua”

“Ilargia eta gizona lagunak direla elkarrekin”

“Borrokatzen bagira ukaiteko nahi duguna lortuko dugula eta hori ongi da zenta indarra emaiten digu”

“Triste dela eta beldur”

 

Paper orearekin bolak egin ditugu. Ideia planeten irudikatzea da bainan kasu! Teknika ez da erretxa eta bola batzuk ez dira guk nahi bezala atera…

                            

 

FRANTSESA

Avec les CE1-CE2 nous avons travaillé sur La planète des alphas. Grâce à Mattin nous avons appris et chanté le Canon des planètes.
https://youtu.be/ZWjNT4QOzfU

 Les CE2 ont lu un extrait d‘Un poulailler dans les étoiles aux CE1 et ils continuent avec les sons en travaillant f et v.
Les CM1-CM2 ont le choix entre plusieurs activités mais ils doivent remplir la fusée pour qu’elle décolle le 30 novembre…
Ils apprennent et récitent la poésie La lune et le soleil devant la classe. Ils lisent Barbak l’étrangleur et présentent des exposés par 2 sur une planète ainsi qu’une qu’ils inventent.
Nous chantons également Soleil de Grégoire.

Familia guzien parte hartzeari esker, planetarioa eraiki dugu. Huna emaitza…