KORRIKA

Ama ikastola

Ama ikastolako handiekin eta lehen urtekoekin korrikaren logoa margotu dugu. Lehenik modeloa bezala eta gero nahi zuten bezala.

Graxi sorginaren istorioa antzeztu dute…   Ikimilikilikik!

1.zikloa

Hizkuntza

Erbia eta dordokaren ipuina entzun ondoan, DORDOKA hitza berridatzi dugu (modeloarekin ala gabe) eta dordokak margotzen hasi gira.

Tailerretako taldeen egiteko lepokoak estreinatu ditugu egun. Korrikaren proiektua denez, bizkarrekoen, lekukoen eta klika taldeak egin ditugu.

Elkarbizitza

Hoberenak irabaz dezala ipuinean, igarabak eta kastoreak irabazteaz beldur dira. Irabaziz haien lagunaren galtzeaz beldur dira. Eta gu, hortaz beldur gira?

“Niri berdin zait”

“Bai, zenta baldin badut lagun bat bakarrik, bakarrik egonen naiz”

“Ez naiz beldur”

“Ez, norbaitek irabazten badu ez da grabe”

 

2.zikloa

Elkarbizitza

Korrika eta lasterketaren arteko desberdintasunetatik abiatuz, kurtsa aipatu dugu: zer da lehiakortasuna? Zer ekartzen du?…

Artea

Gure gelaren girotzeko, aurtengo bizkarrekoaren kalkatzen hasi gira.

3.zikloa

Hizkuntza

Jeanne, Bordaleko emazte bat, Izturitzera jin da korrikaren egunean. Herritar batekin solasaldian hasten da.

Bikoteka, 3. eta 5.urteko ikasle batek, elkarrizketa baten segida asmatu dute, elkarrizketaren arauak zainduz.

Egun, 3.urtekoek, banaka elkarrizketa bat idatzi dute. Ondotik, haien idazkia komiki formara pasa dute.

Gorputz Heziketa

Korrika molde desberdinetan egin ondoan (emeki, fite, gibelka, lasterka… ), errelebu lasterketak egin ditugu.

 

Korrikaren aiduru ginelarik,Xexilekin berotu gira!

Eta beroketaren ondotik… ttipi ttapa

Frantsesa

Avec tous les niveaux nous avons travaillé sur le liévre et la tortue. Les CE2-CM1-CM2 ont participé au rallye lecture.