IKASTOLA SARTZEA

1. ZIKLOA

Kirola

Aro ederra baliatuz, kanpoan egin dugu kirol saioa : lapina eta otsoa, 1-2-3 tomate, ur joko…

Artea

Sartzeari buruzko afitxa bat egin dugu : ikastola marraztuz, gure sentimendua mimatuz, ordinagailuan idatziz.

Bestalde, margoen biltzeko potea hasi dugu.

Eta huna gure materiala biltzeko potea bukaturik !

 

2. ZIKLOA

Zientziak

Landareei buruzko esperimentu bat egin dugu. Bost pote desberdinetan lekak (dilistak) landatu ditugu. Bakoitzean froga desberdinak eginez. Pote bat ura eta eguzkia, bestean, ura bakarrik, bestean eguzkia, laugarrenean ur asko eta eguzkia eta azkenean ez eguzkirik (argia).

Zazpi egun eta gero ikusi ditugu emaitzak eta ondoko ondorioak atera ditugu denen artean adostuz : Landareek ura eta eguzkia behar dute bizitzeko, biak orekatuz, guk jatekoa behar dugun bezala. Ez bada orekarik, zaila da bizirautea.

Hizkuntza

Urte hastapen huntan 1. urtekoekin soinuen ezagutzan eta eskolari buruzko irudi deskribapenean ari izan gira.

2. urtekoekin esaldiaren inguruko ariketak egin ditugu.

3.urtekoekin berriz baiezko eta ezezko perpausak landu ditugu.

3. ZIKLOA

 

PAN

Aurten Proiektuka Adinak Nahas saioa martxan ezarri dugu. Asteartero, azken saioan, proiektuari buruzko saio berezia egiten dugu. Sartzeari buruzko aste hauetan, Zaindu edo xahutu? Liburua oinarritzat hartu dugu : gogoetatu dugu, eztabaidatu, liburuxkak egin eta ikastolako xoko desberdinetan lotzeko afitxatxoak egin ditugu.