BASERRIA

BASERRIA

Ikastolako bizian berriz murgildurik, iazko urtean hautatu proiektuarekin hasi gira : BASERRIA !!! Asto, behi, ardi, laborarien lana… ainitz gauza ezagutzeko gogoarekin gira !

HUZKUNTZA

Proiektu huntan esaldi motak lantzen hasi gira : esaldiak sailkatu, eskas den ikurra atzeman, doinuarekin irakurri…


EUSKARA

4 eta 5. urtekoekin gutun bat nola egina zen aztertu ondoan, gutuna idazten hasi gara… Baserria izanen denez gure urteko haria, baserriko bizia segitu nahi genuke, urtaroz urtaro. Gure inguruan ditugun baratzezain, abelzain, artzain edo mahastizainengana joan nahi genuke, asteburuetan burasoekin batera. Ea nork erantzuten digun eta gomitatzen bere baserrira… laguntzeko prest ere gara!!!

 

HIZKUNTZA (2.zikloa)

Egungo samoan, 1. Eta 2. urtekoek nahasirik tailer bat begin dugu. 1.urtekoek erran eta 2.urtekoek idatzi egin dute. Baserriko abereen olerkiak idatzi ditugu.

ARTEA (1.zikloa)

Kolaketa, mozketa, margoketa… lan lan desberdinak eginez, abereak idurikatu ditugu: ardia, oiloa, lapin apaingarria…

MATEMATIKA (2.zikloa)

Egun, 2.urtekoekin, ezker-eskuin jokoan ari izan gira.

Margoketa bat egin dugu, ezkerrera joaten ziren abereak margotuz.

Erregelaren erabiltzen trebatu gira, gatua eta zaldia eginez.

1.urtekoekin, kopuruak landu ditugu 5eko, 2ko, eta 1eko kopuruekin.

MATEMATIKA (2.zikloa)

2.urtekoekin neurketa lan bat egin dugu unitate desberdinak erabiliz. Lehenik taldeka eta ondotik liburuxketan, banaka ala binaka.

Bestalde, erdiak eta bikoitzak lantzeko errotak egin ditugu. Egun etxera eraman ditugu trebatzeko.

1.urtekoekin gehiketa ttipietan trebatzeko Mistigri jokoan ari izan gira.

 

HIZKUNTZA (2.zikloa)

Eta huna fondoa marrazturik eta olerkiia ordinagailuan idatzirik, gure olerkiak nolakoak diren :

FRANTSESA

Pour travailler le thème de la ferme en Français, chaque enfant par groupe de 2 a créé sa propre ferme. Ensuite il la présenté à ses camarades sous forme de porte ouvertes à l aide d affiches….