FINLANDIA

Finlandia

FINLANDIA


Urte hastapen huntan, Finlandiara bidaiatuko dugu!

1.zikloa

ARTEA

Adarrak bildu eta xuriz tindatu ditugu.

Bestalde, Finlandiako oihanetako abereak margotu ditugu, berantago eginen dugu kolaketa batentzat.

KIROLA

Epe huntan orientazioa eta talde jokoak landuko ditugu.

Beroketaren ondotik , ibilbide bat segitu dugu eta xerkatu ze objektu agertu den ikastola kanpoaldean (kikera frantses gela ondoan, zorroa teilatuaren gainean...)

Ondotik Finlandiako hartz eta ihiztarien jokoa egin dugu.

PAN

Finlandiaz dugunez proiektua, PAN saioetan elkarbizitzaz arizan gara.

Bizipoza elkartearen ezagutza egin dugu eta Integrazio batzordea elkartea aipatu.

Bisatatu webgunea : http://bizipoza.eus/

Jazarpena ere aipatu dugu eta huni nola aurre egin.

 

 

2.zikloa

HIZKUNTZA

Irakorrika egin ondoan, 2.urtekoekin  baiezko eta ezezko esaldiak landu ditugu.

3. urtekoekin izenondoen aipatzen hasi gira .

1. urtekoekin hitz diktaketa egin dugu .

MATEMATIKA

Saioa erritualarekin hasi dugu, bi zenbakien idazketarekin.

1. urtekoekin erdia eta bikoitza lantzen hasi ginen. Egun taula bat osatu dugu.

2. urtekoekin bateko, hamarreko edo ehuneko gehiketa egin dugu.

3.zikloa

HIZKUNTZA

Elkarbizitza proiektuarekin lotura eginez, "eta zer?" saileko liburu ainitz irakurri dugu. Ohartu gara denak ezberdinak garela eta horrek duela gure aberastasuna egiten.