SORGINAK Ihauteriak hurbiltzen ari zaizkigu eta aurten, sorginen munduaren ezagutzea hautatu dugu. ARTEA Haundienekin, hiru tailerretan lan egin dugu. Modelo bat segituz, pausoz pauso, sorgina marraztu dugu. Grafismo ariketa bat egin dugu. Sorginen eskulana aitzinatu dugu. MATEMATIKAK Matematikak landu ditugu hiru tailerretan. Sorginaren salda : Bakoitzak Manapen bat egin...
Ihauteriak hurbiltzen ari zaizkigu eta aurten, sorginen munduaren ezagutzea hautatu dugu.
1.zikloa
ARTEA
Haundienekin, hiru tailerretan lan egin dugu.
Modelo bat segituz, pausoz pauso, sorgina marraztu dugu.
Grafismo ariketa bat egin dugu.
Sorginen eskulana aitzinatu dugu.
MATEMATIKAK
Matematikak landu ditugu hiru tailerretan.
Sorginaren salda : Bakoitzak Manapen bat egin behar salda prestatzeko. Ikasle batek, behar zituzten barazkiak emanez.
Formen marrazketa.
Zenbakien idazketa.
2.zikloa
HIZKUNTZA
Egungo saioan, 2.eta 3. urtekoekin aditzen denbora landu dugu.
Ondotik, autonomia liburuxkarekin ari izan gira. 3. urtekoek Sorgin Gaiztoa liburuarekin lan egin dugu.
1.urtegoekin "Sorginen tren zaharra" ipuina landu dugu, ulermen galdetegia osatu dugu.
HIZKUNTZA
1 eta 2. urtekoek nahas ariketa egin dugu. Haitzak txotxetan hartu eta esaldiak egin ditugu, -tik eta -ra zainduz.
MATEMATIKAK
3.urtekoekin, pundu lerrokatuak landu ditugu, baita lerro hautsien neurketa ere.
HIZKUNTZA
1.urtekoekin -ten -tzen landu ditugu, sorgin irudia oinarritzat hartuz.
3. urtekoek "Ebrain zubia" ipuuinaren segida idatzi dute, orain arte landu ditugun idatzizko arauak zainduz.
3.zikloa
KIROLA
Bizi jolas saioa hasi.
1.saioan : Jokoak barnean eta kanpoan. Bakoitza aske edozein eremutara joateko. Joko desberdin ainitz baziren, araurik gabe eta bakoitzak bere irudimenaren bidez, jokoak sortu behar zituzten.
PAN
Epe huntan Euskal Herriko ihauteri famatuenak aipatzn ditugu. Zoin dira pertsonaiak? Janzkera? Gertakariak? Taldeka taula bat osatu dugu. Joan den astean Zubieta-Iturenekoek aipatu ondoren, egun Lantzekoei interesatu gatzaie.
ATERALDIA
Proiektu bukaera bi ekitaldirekin ospatu dugu : Lehenik bere zugarramurdira joanez. Hango ikastolarekin ihauterietako desfilean parte hartu dugu. Biharamunean sorginen muxeoa eta leizeak ikusi ditugu.
IKUSGARRIA
Bestalde, Hazparneko ihauterien kari, Donamartiriko plazan gure ikusgarria eman dugu: