SORGINAK

Sorginak

SORGINAK


Ihauteriak hurbiltzen ari zaizkigu eta aurten, sorginen munduaren ezagutzea hautatu dugu.

1.zikloa

ARTEA

Haundienekin, hiru tailerretan lan egin dugu.

  1. Modelo bat segituz, pausoz pauso, sorgina marraztu dugu.
  2. Grafismo ariketa bat egin dugu.
  3. Sorginen eskulana aitzinatu dugu.

MATEMATIKAK

Matematikak landu ditugu hiru tailerretan.

  • Sorginaren salda : Bakoitzak Manapen bat egin behar salda prestatzeko. Ikasle batek, behar zituzten barazkiak emanez.
  • Formen marrazketa.
  • Zenbakien idazketa.

2.zikloa

HIZKUNTZA

Egungo saioan, 2.eta 3. urtekoekin aditzen denbora landu dugu.

Ondotik, autonomia liburuxkarekin ari izan gira. 3. urtekoek Sorgin Gaiztoa liburuarekin lan egin dugu.

1.urtegoekin "Sorginen tren zaharra" ipuina landu dugu, ulermen galdetegia osatu dugu.

HIZKUNTZA

1 eta 2. urtekoek nahas ariketa egin dugu. Haitzak txotxetan hartu eta esaldiak egin ditugu, -tik eta -ra zainduz.

MATEMATIKAK

3.urtekoekin, pundu lerrokatuak landu ditugu, baita lerro hautsien neurketa ere.

HIZKUNTZA

1.urtekoekin -ten -tzen landu ditugu, sorgin irudia oinarritzat hartuz.

3. urtekoek "Ebrain zubia" ipuuinaren segida idatzi dute, orain arte landu ditugun idatzizko arauak zainduz.

3.zikloa

KIROLA

Bizi jolas saioa hasi.

1.saioan : Jokoak barnean eta kanpoan. Bakoitza aske edozein eremutara joateko. Joko desberdin ainitz baziren, araurik gabe eta bakoitzak bere irudimenaren bidez, jokoak sortu behar zituzten.

PAN

Epe huntan Euskal Herriko ihauteri famatuenak aipatzn ditugu. Zoin dira pertsonaiak? Janzkera? Gertakariak? Taldeka taula bat osatu dugu. Joan den astean Zubieta-Iturenekoek aipatu ondoren, egun Lantzekoei interesatu gatzaie.

ATERALDIA

Proiektu bukaera bi ekitaldirekin ospatu dugu : Lehenik bere zugarramurdira  joanez. Hango ikastolarekin ihauterietako desfilean parte hartu dugu. Biharamunean sorginen muxeoa eta leizeak ikusi ditugu.

IKUSGARRIA

Bestalde, Hazparneko ihauterien kari, Donamartiriko plazan gure ikusgarria eman dugu: