Garai hori ez ginuen sekulan sakonki landu, oraingoan 4 astez dinosauroen munduan murgiltzen ari gira ! Dinosauroen proiektuan, maketa bat egin dugu. Landareria, zuhaitzak eta animaliak, hegan, korrika edo igeri egin dezaketela ikasi dugu. Tailerretan zenbaki eta dinosauroekin jostatu gara. Eta huna gure erakusketa argazkitan ! Dinosauroen proiektua hasi...
Zientzietan, 2 experientzia egin ditugu, Maitanek sumendi bat ekarri du.
Zartarazi dugu !
Thomas-k dinosauro bat ekarri du, urean eman aintzin 10 cm egiten zituen, ordu batez zentimetro bat hartu du.
Bukaeran, 20cm egiten zituen!
Aste huntan beste experientzia bat egin dugu, dinosauro baten arroltzea hausten ikusi dugu! Uran eman dugu eta aste batez dinosauroa sortu da. Orain dinosauroak 12cm egiten ditu.
Beste kantu bat ikasi dugu, Kantu Koloreren dinosauroak; zuek ere trebatu izenen ikasten !