3 astez euskal mitologia landuko dugu : Tartalo, Mari, Basajaun, Laminak... ezagutuko ditugu. Gure ikastolan agertuko dira ere behar bada. Maskak ezarri behar ditugu eta protokoloaren inguruan hitz egin dugu talde ttipika, ondotik talde haundian partekatu dugu eta afitxak egin ditugu. Bakoitza nola senditzen den eta zer pentsatzen duen...
3 astez euskal mitologia landuko dugu : Tartalo, Mari, Basajaun, Laminak... ezagutuko ditugu. Gure ikastolan agertuko dira ere behar bada.
Elkarbizitza saioa
Maskak ezarri behar ditugu eta protokoloaren inguruan hitz egin dugu talde ttipika, ondotik talde haundian partekatu dugu eta afitxak egin ditugu. Bakoitza nola senditzen den eta zer pentsatzen duen erran du.
Ama ikastola
"Erreka Mari" ipuina landu dugu. Euskal Herriko azken lamia izan zela ikasi dugu. Txontxongilo batzuk ere egin ditugu, "Erreka Mari" eta "Martin artzaina".
Basajauna liburua ez baitugu kolpez dena irakurtzen, eskulanetan orri markak egin ditugu gure izenekin. Proiektua bukatu eta etxera ekartzen eta erabiltzen ahalko ditugu.
Denbora pasatzen lantzen segitu dugu, gure familien 3 belaunaldiekin arbolak egin ditugu.
Basajauna ipuinaren kondatzen trebatzen gira, ostiralean ttipieri kondatuko dugu !
Mitologiaren proiektua bukatu dugu ttipieri Basajauna ipuina kondatuz liburuarekin eta txontxongiloekin. Ondotik haiek Erreka Mari kondatu digute.
2, 3, 4 eta 5. urteak
Juan Kruz Igerabidek mamutxak ipuinak idatzi ditu, mitologiako pertsonaiak gaurko egoeretan biziaraziz...
Ipuin horiek irakurriko ditugu, bakoitzak gure erritmoan.
Soginen katu beltzak, Ortziren pizzeria, eta beste hainbat ixtorio misterio!
Ipuin horien ulertzeko hiztegia landuko dugu eta idazleak erabiltzen dituen hitz batzuk gure euskalkian nola erran genezazkeen ikusiko dugu...
Berantxago kondatuko dizuegu!
Mitologiako pertsonai nagusiez aurkezpen afitxa batzuk egin ditugu, begira ezazue!